EL HOYO (THE PLATFORM)
(Espainia 2019) 94’
Zuzendaria: Galder Gaztelu-Urrutia

Gidoia: David Desola, Pedro Rivero.
Fotografia: Jon D. Domínguez
Musika: Aranzazu Calleja
Aktoreak: Ivan Massagué, Zorion Egileor, Antonia San Juan, Emilio Buale, Alexandra Masangkay, Eric Goode, Algis Arlauskas, Miriam Martín, Óscar Oliver
Sariak:
Torontoko Festibala 2019: Publikoaren saria.
Sitges Film festival 2019: Pelikula onena, Zuzendari Berri onena eta Publikoaren saria.
Galder. Gaztelu-Urrutia. Abadiñokoa. Berea da El hoyo, aurreneko pelikula Eusko Jaurlaritzak subentzionatua eta EITBk babestua eta Netflixek erosia. Toronton izan zuen erabateko arrakastaren ondoren. Egia esan, SSIFFeko Culinary Zinema sailean inauguratu izan zitekeen; baina hain dira mizkinak han… hobe irensten badugu gure inaugurazioan. Erabateko faisandage pantagrueliko batean. Itxi egin gara (batzuk nahita) eraikin distopiko batean. Zelda (hormigoizkoa) berean gaude gu eta beste nor bait. Maila asko daude. Egon zaitezke 01ean edo 200ean. 1ean bapo jaten da. 64tik aurrera (hor nonbait) hasten da kanibalismoa. Edo autofagia. Pressbookak hau dio: “Hiru pertsona-mota daude: goikoak, behekoak, erortzen direnak“. Ordea, faltan daude beren burua botatzen dutenak eta hargatik jaisten direnak.
El futuro, en una distopía. Dos personas por nivel. Un número desconocido de niveles. Una plataforma con comida para todos ellos. ¿Eres de los que piensan demasiado cuando están arriba? ¿O de los que no tienen agallas cuando están abajo? Si lo descubres demasiado tarde, no saldrás vivo del hoyo.
Informazio gehiago / Más información en: