Gau laburreko oinarriak 2016

2015KO GAU LABURREKO OINARRIAK

Formatua: Formatu fisikoan aurkeztu ezkero bidalitako euskarria DVD motakoa izan behar du (ohiko DVD irakurgailuek normalean erabiltzen eta irakurtzen dituztenak). Gainera plataforma digital bidez ere aurkeztu daitezke lanak.

Gaia: Librea.

Iraupena: Gehienez 20 minutukoa izan behar du.

Izen-Ematea:

2016eko urriaren 31etik azaroaren 4rarte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetan film horiek proiektatuak izan ez badira. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar jaialdiak irauten duen artean antolakuntzari erreprodukzio eskubideak uztea.

Esparrua: Lehiaketa honen esparrua nazioartekoa da.

Urtea:2015 edo 2016.

Generoa: Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo experimental-erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko.

Hizkuntza: Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da laburmetraiak, azpitituluak aipatutako bi hizkuntza horietako batean dituela bidaltzea.

Bidalketa: Filma helbide honetara igorriko dira:

GOIENIZ ZINEKLUBA

130 POSTA KUTXA
20200 Beasain (Gipuzkoa)

Edo plataforma digital honen bitartez (urriaren 31etik azaroaren 4ra):

https://www.clickforfestivals.com/gau-laburra

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan goieniz@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

HautaketaObren hautaketa eta emanaldien programa batzorde batek gauzatuko du. Batzorde honek aldez aurretik izena emandako film guztiak ikusiko ditu.

Epaimahaia: Emanaldietara gerturaturiko publikoak osatuko du.

Emanaldiak: Emanaldiak Beasaingo Usurbe Antzokian izango dira  2016ko Abenduaren 29ean, 21:00etan.
GOIENIZ ZINEKLUBA kontu handiz arituko da emanaldietan, baina hala ere, ez da egon litezkeen ustekabeen erantzule egiten.

Sariak: Formatua edozein dela ere, film guztiek baldintza berberak izango dituzte lehiaketan

Gau Laburra emanaldirako aukeraturiko lan bakoitza 40€-rekin ordaindua izango da.

Laburmetrai onenari, garaikurra emango zaio Urtarrileko Goienizeko zikloaren lehen pelikularen hasieran.

Itzulerak: Lehiaketara aurkeztutako DVD guztiak GOIENIZ ZINEKLUBEKO
bideotekarako izango dira. Ez zaizkie autoreei itzuliko, espreski eskatutakoak salbu eta beti ere egileak aurretik ordaindutako posta sobre bat bidaliko balu.