XXV. Gau Laburra (2026). Oinarriak

Gaia

Librea.

Iraupena

Gehienez 30 minutukoa izan behar du.

Izen-Ematea

2026ko irailaren 28tik urriaren 4 arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetan film horiek proiektatuak izan ez badira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar jaialdiak irauten duen artean antolakuntzari erreprodukzio eskubideak uztea.

Esparrua

Lehiaketa honen esparrua nazionala da.

Urtea
2025/10/01etik 2026/09/28era egindako film laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Generoa

Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo experimental-erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko.

Hizkuntza

Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da laburmetraiak, azpitituluak aipatutako bi hizkuntza horietako batean dituela bidaltzea.

Bidalketa

Plataforma digital honen bitartez (irailaren 28tik urriaren 4 arte)):


Edo: goieniz@gmail.com helbidera bidalita.

Hautaketa

Obren hautaketa eta emanaldien programa batzorde batek gauzatuko du. Batzorde honek aldez aurretik izena emandako film guztiak ikusiko ditu.


Emanaldia

Emanaldia 2026ko abenduaren 29an izango da, Beasaingo Usurbe antzokian.

GOIENIZ ZINEKLUBAk ahal duen arreta guztia jarriko du proiekzioan, baina ez du bere gain hartuko proiekzioan gerta litekeen ustekabeko edozein gorabehera.

Sariak

Ikusleen saria. 300€ + oparia.

Goieniz saria. 300€.

Bi sariak proiekzioaren egun berean emango dira.