2014KO GAU LABURREKO OINARRIAK FormatuaFormatu fisikoan aurkeztu ezkero bidalitako euskarria DVD motakoa izan behar du (ohiko DVD irakurgailuek normalean erabiltzen eta irakurtzen dituztenak). Gainera plataforma digital bidez ere aurkeztu daitezke lanak. Gaia Librea. Gehienez 20 minutukoa izan behar du. 2014ko Azaroaren 7rarte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar jaialdiak irauten duen artean antolakuntzari erreprodukzio eskubideak uztea. Esparrua Lehiaketa honen esparrua nazioartekoa da. Generoa Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo experimental-erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko. Hizkuntza Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da laburmetraiak, azpitituluak aipatutako bi hizkuntza horietako batean dituela bidaltzea. Filma helbide honetara igorriko dira:
GOIENIZ ZINEKLUBA 130 POSTA KUTXA Hautaketa Obren hautaketa eta emanaldien programa batzorde batek gauzatuko du. Batzorde honek aldez aurretik izena emandako film guztiak ikusiko ditu. Epaimahaia Emanaldietara gerturaturiko publikoak osatuko du. Emanaldiak Emanaldiak Beasaingo Usurbe Antzokian izango dira 2014ko Abenduaren 26ean, 21:00etan. Sariak Gau Laburra emanaldirako aukeraturiko lan bakoitza 30€-rekin ordaindua izango da. Laburmetrai onenari, garaikurra emango zaio Urtarrileko Goienizeko zikloaren lehen pelikularen hasieran. Itzulerak Lehiaketara aurkeztutako DVD guztiak GOIENIZ ZINEKLUBEKO |