XIX. Gau Laburra. Oinarriak

Gaia

Librea.

Iraupena

Gehienez 15 minutukoa izan behar du.

Izen-Ematea

2019eko urriaren 21etik 24rarte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetan film horiek proiektatuak izan ez badira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar jaialdiak irauten duen artean antolakuntzari erreprodukzio eskubideak uztea.

Esparrua

Lehiaketa honen esparrua nazioartekoa da.

Urtea

2019

Generoa

Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo experimental-erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko.

Hizkuntza

Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da laburmetraiak, azpitituluak aipatutako bi hizkuntza horietako batean dituela bidaltzea.

Formatua

Formatu fisikoan aurkeztu ezkero bidalitako euskarria DVD motakoa izan behar du (ohiko DVD irakurgailuek normalean erabiltzen eta irakurtzen dituztenak).

Gainera plataforma digital bidez (Clickforfestivals) ere aurkeztu daitezke lanak.

Bidalketa

Formatu fisikoan aurkeztu ezkero , filma helbide honetara igorriko dira:

GOIENIZ ZINEKLUBA

130 POSTA KUTXA 
20200 Beasain (Gipuzkoa)

Edo plataforma digital honen bitartez (urriaren 21etik urriaren 24ra):

https://www.clickforfestivals.com/gau-laburra


Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan goieniz@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Hautaketa

Obren hautaketa eta emanaldien programa batzorde batek gauzatuko du. Batzorde honek aldez aurretik izena emandako film guztiak ikusiko ditu.

Epaimahaia

Emanaldietara gerturaturiko publikoak osatuko du.

Emanaldiak

Emanaldiak Beasaingo Usurbe Antzokian izango dira  2019ko Abenduaren 27an,

GOIENIZ ZINEKLUBA kontu handiz arituko da emanaldietan, baina hala ere, ez da egon litezkeen ustekabeen erantzule egiten.

Sariak
Formatua edozein dela ere, film guztiek baldintza berberak izango dituzte lehiaketan

Gau Laburra emanaldirako aukeraturiko lan bakoitza 40€-rekin ordaindua izango da.

Laburmetrai onenari, garaikurra emango zaio Urtarrileko Goienizeko zikloaren lehen pelikularen hasieran.

Itzulketa

Lehiaketara aurkeztutako DVD guztiak GOIENIZ ZINEKLUBEKO bideotekarako izango dira. Ez zaizkie autoreei itzuliko, espreski eskatutakoak salbu eta beti ere egileak aurretik ordaindutako posta sobre bat bidaliko balu.