Margolaria
(Euskal Herria, 2018) 103’

Zuzendaria: Oier Aranzabal
Gidoia: Martin Etxeberria,Xabier Etxeberria, Oier Aranzabal
Bidaia baten istorioa da hau. Mikel Urdangarin musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin Skype bidez hitz egiten duenean hasten da. Azken honek margolan bat eskainiko dio Mikeli opari gisa, baina baldintza batez: haren bila joan behar du Londresera.Bidaia hori aitzakia hartuta, antzinako greziar mitoak eta kontzertu jendetsuak uztartuz, bere lanetik bizitzeko apustua egin duen artista baten eguneroko borroka ezagutuko dugu, sorkuntzaren alkimia, ezinaren izerdia, porrotaren itzala, ospearen osteko bakardadea. Ia oharkabean, Mikel Urdangarinen labirintoaren erdigunean ezkutatutako giltzaraino iritsi arte.Bidaia bat, bukatzeko unean berriro hasten dena. Bilaketa guztiak bidaia ere badirelako. Sormena, azken batean, bilaketa delako.
Esta es la historia de un viaje. Comienza una mañana con la conversación por Skype que el músico Mikel Urdangarin mantiene con el pintor Alain Urrutia. Este último ofrece a Mikel, como regalo, un lienzo, con la condición de que vaya a buscarlo a Londres.Con la excusa de ese viaje, se engarzan antiguos mitos griegos y conciertos multitudinarios. Iremos conociendo la vida cotidiana de un artista que ha optado por vivir de su vocación, la alquimia de la creación, el sudor de la impotencia, la sombra del fracaso, la soledad que sigue a la fama. Hasta llegar, casi sin querer, a la clave oculta en el centro del laberinto de Mikel Urdangarin.Un viaje cuya meta vuelve a ser punto de partida. Porque toda búsqueda es también viaje. Porque la creatividad es, en última instancia, una búsqueda
Informazio gehiago / Mas información: