Call me by your name
(ITALIA 2017) 130’
Zuzendaria: Luca Guadagnino
Gidoia: James Ivory ( André Acimanen eleberrian oinarrituta)
Fotografia: Sayombhu Mukdeeprom
Musika: Sufjan Stevens
Aktoreak: Timothée Chalamet, Armie Hammer, Michael Stuhlbarg, Amira Casar, Esther Garrel,Victoire Du Bois, Elena Bucci, Marco Sgrosso, André Aciman, Peter Spears
Sariak:
2017 Oscar: Gidoi egokitu onenari
2017 Melbourne:Publikoaren saria
2017 Los Angeleseko kritikoak: Filme onenari, zuzendari onenari eta aktore onenari.
Eliok, 17 urteko gazte batek, gurasoek Italia iparraldean duten landetxean igaroko du 1983ko uda epel eta eguzkitsua. Egonean emango du denbora, musika entzuten, liburuak irakurtzen eta igerian, egun batean bere aitaren laguntzaile estatubatuar berria etxera iritsi arte. Oliver xarmangarria da, eta Elio bezala sustrai juduak ditu; gainera, gaztea da, bere buruaz ziur dago eta erakargarria da. Hasieran Eliok hotz eta urrun jokatuko du gaztearekiko, baina laster elkarrekin txangoak egiten hasiko dira. Elio Oliverrengana hurbiltzeko saiotan hasiko da eta gero eta intimoagoak bihurtuko dira, nahiz eta, Oliverrek esan bezala, “hitz egin ezineko kontuak” izan. Uda laburrak aurrera egin ahala, bikoteak elkarri dion erakarpena handitzen joango da.
Luca Guadagnino gidoilari, zuzendari, ekoizle eta ekintzaile artistikoa da. The Protagonists (1999), bere lehen film luzea, Veneziako zinema-jaialdian aurkeztu zen. Gero, besteak beste, lan hauek zuzendu zituen: Melissa P (2005); Io sono l´amore (2009) eta A bigger Splash (2015), Veneziako zinema-jaialdian lehiatua. Dokumentalak ere egin ditu: Cuoco contadino (2004), Inconscio italiano (2011) edo Bertolucci on Bertolucci (2013, Walter Fasanorekin batera zuzendua). Sundance eta Berlingo zinema-jaialdietan aurkeztu da.
Elio, un joven de 17 años, pasa el cálido y soleado verano de 1983 en la casa de campo de sus padres en el norte de Italia. Se pasa el tiempo holgazaneando, escuchando música, leyendo libros y nadando hasta que un día el nuevo ayudante americano de su padre llega a la gran villa. Oliver es encantador y, como Elio, tiene raíces judías; también es joven, seguro de sí mismo y atractivo. Al principio Elio se muestra algo frío y distante hacia el joven, pero pronto ambos empiezan a salir juntos de excursión. Elio comienza a intentar acercamientos hacia Oliver que se hacen cada vez más íntimos, incluso a pesar de que, como dice Oliver, “son cosas de las que no se puede hablar”. Conforme el corto verano avanza, la atracción mutua de la pareja se hace más intensa.
Informazio gehiago / Más información en:
http://www.rtve.es/alacarta/videos/dias-de-cine/call-by-your-name/4438981/
http://sonyclassics.com/callmebyyourname/