Últimos días en La Habana
(Cuba-España, 2016) 92´
Zuzendaria: Fernando Pérez
Gidoia: Fernando Pérez, Abel Rodríguez
Argazkia: Raúl Pérez Ureta
Aktoreak: Jorge Martínez (Diego), Patricio Wood (Miguel),Gabriela Ramos (Yusisleydi), Cristian Jesús, Coralita Veloz, Ana Gloria Buduen, Yailene Sierra, Carmen Solar
Sariak:
2016: Festival de la Habana. Epaimahaiaren aipamen berezia.
2017: Festival de Málaga. Biznaga de Oro film iberoamerikar onenari.
Habana erdialdea, gaurko Habanaren muina. Miguelek New Yorkera ihes egitearekin egiten du amets. Inoiz iristen ez zaion bisatuaren zain, ontzi-garbitzaile lanean ari da jatetxe partikular batean. Diegok bizitzearekin egiten du amets. Hiesak abailduta eta mugitu ezinik, orubeko logelarik txikieneko ohe estutik askatzen du bere energia guztia. Miguelek Diegori jaten ematen dion bitartean konturatzen joango gara gaua eta eguna balira bezala bizi direla biak elkarrekin. Diego homosexuala da, baikorra, argitsua; Miguel asexuala da, ezkorra, iluna. Diego da heroia, eta Miguel antiheroia. Biek, ordea, kontraesaneko adiskidetasun suntsiezin bat mantentzen dituzte elkarrekin, biek bizitako lehenaldi batek sostengatua. Lehenaldi horren sekretuak eurek bakarrik ezagutzen dituzte.
Informazio gehiago / Más información:
http://www.wandafilms.com/site/fotografias/ultimos_dias_en_la_habana
http://www.fotogramas.es/Peliculas/Ultimos-dias-en-La-Habana
http://elpaissemanal.elpais.com/confidencias/fernando-perez-valdes/