Apirilak 14: Janis

 

Janis

(AEB, 2015) 115’

janis

 

Zuzendaria: Amy Berg

Argazkia: Jenna Rosher

Argazkia: Janis Joplin, Cat Power, Peter Albin, Dick Cavett, D.A. Pennebaker

Janis Joplin abeslari estatubatuarraren inguruko dokumentala. Estatu Batuetako hegoaldekoa den Cat Power abeslariak lehen pertsonan kontatuko ditu Janis Joplin izar handi izatera nola iritsi zen, 27 urte zituela hil aurretik urteetan zehar, familiarteko, lagun eta kideei bidaliriko eskutitzak irakurriz.

Amy Bergek amaiera jartzen dio ziurgabetasunari abeslari ikonikoari buruzko lan oso batekin. Janis: Little Girl Blue lana etengabeko ikerketa triangelu batean sostengatzen da, bai eta zuzeneko artxiboan eta dokumentu intimoetan ere, familiako istorio berezi bat erakusteko: izatez neska handinahitsuaren eta bihurriaren istorioa, bere sorterritik ihes egiten duenarena, zortea bilatzeko. Dokumentala zorrotza da elkarrizketatuekin (horietako batzuk lehen aldiz ikusi dira hemen): artistaren anaia txikiak, maitale ugari, eta, zalantzarik gabe, Big Brother & The Holding Company taldeko kideak. Hain zuzen, talde horrek hartu zuen haren bluesa. Janis lanak musika asko du, baina musika hori abestu zuen emakumea nabarmentzen du, maitasunez, sakontasunez eta leuntasunik gabe. Ohorezko ordain bat da, eta behin betikoa izango delako itxura du.

Documental sobre la legendaria cantante norteamericana Janis Joplin. La artista americana Cat Power, cantante de rock de origen sureño, narra en primer persona cómo Janis Joplin llegó a convertirse en una estrella, a través de las cartas que Joplin escribió durante años a sus familiares, amigos y colaboradores, antes de su fatídica muerte a los 27 años.

 

Informazio gehiago / Más información:

http://www.avalon.me/distribucion/catalogo/janis

http://www.janisjoplin.net/

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.