PAULINA
La Patota (Argentina-2015),103´
Zuzendaria: Santiago Mitre
Gidoia: Mariano Llinás, Santiago Mitre (Historia: Eduardo Borrás)
Argazkiak: Gustavo Biazzi
Musika: Nicolás Varchausky
Aktoreak: Dolores Fonzi, Oscar Martínez, Esteban Lamothe, Cristian Salguero, Verónica Llinás, Laura López Moyano
SARIAK:
2015: Festival de Cannes: Gran Premio Semana de la Crítica, Premio FIPRESCI
2015: Festival de San Sebastián: 3 Premios (“Horizontes Latinos”)
2015: Premios Fénix: Mejor actriz (Dolores Fonzi)
Paulinak, 28 urteko gazte batek, abokatu lanbide bikaina bertan behera uztea erabakiko du, Argentinako eskualde pobretu batean irakasle izateko. Kontrako giro batean, bere konpromiso politikoa dela-eta irakasle-lanari lotuko zaio Paulina, mutil-laguna galdu eta aitari aurre egin behar badio ere. Aita inguru horretako epaile boteretsu bat da. Iritsi eta gutxira, gazte-talde batek Paulina bortxatuko du. Ondoren, horietako zenbait bere ikasle direla jakingo du. Esperientzia traumatiko hori eta inguruan mesfidantza izan arren, Paulinak ez du baztertuko bere gizarte-ideala.
Santiago Mitrek El amor – Primera parte (2004) zuzendu zuen Alejandro Fadel, Martín Mauregui eta Juan Schnitman-ekin batera; BAFICI zinema-jaialdian eta Veneziako Kritikaren Astean aurkeztu zen. Hiru film luze idatzi ditu Pablo Traperorekin batera: Leonera Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen 2008an, eta Carancho (2010) eta Elefante blanco (2012) Canneseko Un Certain Regard sailean aurkeztu ziren. Zuzendari gisa egin duen lehen film luzeak, El estudiante, zenbait sari jaso ditu nazioartean: Locarnoko eta BAFICIko Epaimahaiaren sari nagusiak, besteak beste.
Paulina es una joven abogada que regresa a su ciudad para dedicarse a labores sociales. Trabaja en un programa de defensa de los derechos humanos en zonas humildes de la periferia de la ciudad. Tras la segunda semana de trabajo, es interceptada y atacada por una patota. Remake del clásico del cine argentino del mismo nombre, que en 1961 dirigió Daniel Tinayre, con Mirtha Legrand como protagonista.
Informazio gehiago / Más información en: