GÜEROS
(Mexiko, 2014) 106´
Zuzendaria: Alonso Ruizpalacios
Gidoia: Alonso Ruizpalacios, Gibrán Portela
Argazkia: Damián García (B&W)
Musika: Tomás Barreiro
Aktoreak: Tenoch Huerta (Sombra),Sebastián Aguirre (Tomás), Ilse Salas (Ana), Leonardo Ortizgris (Santos), Raúl Briones (Furia), Laura Almela (Isabel), Adrian Ladrón (Moco), Camila Lora (Aurora) y Alfonso Charpener (Epigmenio).
Sariak:
Berlín 2014 : Opera Prima onenari.
Donostiako Zinemaldia 2014: Latinoamerikako film onenari.
Tribeca 2014: Argazki lan onenari eta zuzendari berri onenari.
Ariel Sariak 2014: Film, zuzendari, argazki lan, soinua eta opera prima onenari
La Habana 2014: Opera Prima onenari.
Zinema-ibilbidearen hasierako road movie-a eta komedia da, Frantziako Uhin Berriaren omenezkoa. Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean opera prima onenaren saria irabazi zuen; Tribecako zinema-jaialdian, aldiz, argazki onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bat. Tomás nerabearekin moldatzea zaila bihurtu denez, amak Mexiko Hirian ikasten ari den anaia nagusiarekin bizitzera bidaliko du. Tomásek Epigmenio Cruzen kasete bat eraman du, aitarengandik oinordetzan hartua. Hirukoteak bere idoloa ospitale batean hilzorian eta bakarrik dagoela jakitean, auto herdoildua hartzea eta rock izar zaharrari begirunea adieraztera joatea erabakiko du.
Alonso Ruizpalaciosek (Mexiko D.F. 1978) telebistako programa eta antzezlan batzuk zuzendu ditu eta zenbait telesailetako gidoilari gisa ere lan egin du. 2008an, Café Paraíso idatzi eta zuzendu zuen. Harekin, fikziozko film labur onenaren Ariel saria irabazi zuen, baita hurrengo film laburrarekin ere, The Cú Bird’s Last Song-ekin (2010). Güeros-ek, bere lehenengo film luzea da.
Filmografia
2008 CAFE PARAISO
2010 THE CÚ BIRD’S LAST SONG
Informazio gehiago / Más información: