EL VIENTO SE LEVANTA
Kaze tachinu (Japonia 2013)126´
Zuzendaria: Hayao Miyazaki.
Gidoia:. Hayao Miyazaki.
Produkzioa: Toshio Suzuki.
Musika: Joe Hisaishi.
Argazkia: Atsuhi Okui
Sariak:
2013: Premios Oscar: Nominada a Mejor película de animación
2013: Globos de Oro: Nominada a mejor película extranjera
2013: National Board of Review (NBR): Mejor película de animación
2013: Círculo de Críticos de Nueva York: Mejor película de animación
2013: Críticos de Chicago: Mejor película de animación
2013: Satellite Awards: Mejor película de animación
2013: Festival de Venecia: Sección oficial largometrajes a concurso
Jiroren ametsa hegan egitea eta Caproni aeronautikako diseinatzaile italiarrak inspiratutako hegazkin ederrak diseinatzea da. Txikitatik ikusmen arazoak dituenez, ezin du hegan egin; horregatik, 1927an ingeniaritza-enpresa bateko aeronautika sailean sartzea erabakiko du. Laster azaleratuko da haren maisutasuna eta ospe handiko diseinatzaile aeronautiko bilakatuko da. Filmak haren biografia kontatuko digu, eta bere bizitza markatu zuten gertakizun historikoak islatuko ditu; esaterako, 1923ko Kanto eskualdeko lurrikara, Depresio Handia, tuberkulosi epidemia, eta Japonen sarrera gerran. Jiro Narokorekin maiteminduko da, Honjo lankidearekiko laguntasuna estutuko du, eta bere berrikuntzekin etorkizuna ekarriko du abiazioaren mundura.
Hayao Miyazaki egungo animazio-zinemagile onenen artean dago. 1963an Japoniako estudio garrantzitsuenean, Toei Animation etxean, sartu zen, eta 1985ean bere enpresa sortu zuen: Studio Ghibli. Kaze no tani no Naushika (1984) izan zen bere lehenengo arrakasta handia, eta ondoren Tonari no Totoro (1988), Kurenai no buta (1992), Mononoke-hime (Mononoke printzesa, 1997), Urrezko Hartza eta Oscar saria irabazi zituen Sen to Chihiro no kamikakusi (Chihiroren bidaia, 2001) , eta Gake no ue no Ponyo (2008) egin zituen. Azken lan hori Donostia Zinemaldian proiektatu zuten 2009an.
Jiro, que sueña con volar y diseñar hermosos aviones, se inspira en el famoso diseñador aeronáutico italiano Caproni. Corto de vista desde niño y por ello incapaz de volar, se une a la división aeronáutica de una compañía de ingeniería en 1927. Su genio pronto es reconocido y se convierte en uno de los más prestigiosos diseñadores aeronáuticos. Film biográfico que recrea hechos históricos que marcaron su vida, como el terremoto de Kanto de 1923, la Gran Depresión, la epidemia de tuberculosis y la entrada de Japón en la Segunda Guerra Mundial.
Informazio gehiago / Más información en: