Urtarrilak 8: Dos días, una noche

DOS DIAS, UNA NOCHE

(Deux jours, une nuit). Belgica, Frnacia e Italia,2014,95´

Dos_d_as_una_noche-283712038-large

Zuzendaria: Jean- Pier Dardenne y Luc Dardenne

Argazkia: , Alain Marcoen

Gidoia: : Jean- Pier Dardenne y Luc Dardenne

Musika:

Montaia: Marie-Helene Dozo

Aktoreak: Marion Cotillard (Sandra), Fabrizio Rongione (Manu), Pili Groyne (Estelle), Simon Caudry (Maxime)

 

 

Premios

2014: Premios del Cine Europeo: 3 nominaciones, incluyendo mejor actriz (Cotillard)

2014: Festival de Cannes: Sección oficial largometrajes a concurso

2014: Seminci de Valladolid: Sección oficial largometrajes a concurso

2014: Satellite Awards: 2 nominaciones incluyendo Mejor película extranjera

2014: National Board of Review: Mejores películas extranjeras del año

2014: Círculo de Críticos de Nueva York: Mejor actriz (Cotillard)

 

 

Europa osoa astintzen ari den krisialdi ekonomiko eta soziala hainbat pelikulatako gai bihurtu da azken urteotan. Orain, Dardenne anaien ekarpena ailegatu da, kopuru potoloei bainoago eguneroko istorio eta borroka txikiei erreparatu nahi dien film baten bitartez: Deux jours, une nuit.

Ez da harritzekoa bikote belgikarrak halako gai bati heldu izana, bere filmografia osoan krisian dagoen gizartearena konstante bat izan baita. Ken Loachekin batera, Europako egoera sozialaz gehien kezkatu diren zinemagileak dira; beren film ia guztiak zinema soziala deitu ohi den horren barruan sartzen ahal dira.

Oraingo honetan oso egoera ezagunari heldu diote, langileen arteko elkartasunik ezari eta haien arteko zatiketari. Deux jours, une nuit lantegi txiki batean gertatzen da; bertan lan egiten du Sandrak. Halako batean, kaleratuko dutela jakinaraziko diote.

Lankideengana joko du elkartasun bila. Bere harrigarri, lanpostu bat gutxiago izatearen truke gainsoldata bat jasoko dutela jakinen du. Nonbait, ados daude gehienak irtenbide horrekin.

Senarra borrokalari beteranoa da, eta, hark akuilatuta, Sandrak asteburua izanen du banan-banan lankideak konbentzitzeko. Gutxi batzuk dira hura gelditu dadin gainsoldatari uko egiteko prest daudenak; beste asko, ordea, ez.

Ohi bezala, gai korapilatsu bati heldu diote Dardenne anaiek, eta oraingoan ere moralismoetatik eta doktrinetatik urruntzen saiatu dira. Ez dute on eta gaiztoen arteko film bat egin nahi izan, ahulenen artean norberak bere arrazoiak dituela agertu nahi izan dute. Ikusleek epaitu beharko dituzte horiek.

Cannesen laudatuak

Lehen aldiz aktore oso ezagunarekin lan egin dute, Marion Cotillardekin. Jacques Audiarden De rouille et d’os filmatzen ari zenean ezagutu zuten frantziarra, eta argi izan zuten hura zela rol protagonista jokatzeko egokiena. Harekin batera, dardennetarren filmografian ohikoak diren bi aktore daude, Fabrizio Rongione eta Olivier Gourmet.

Coenekin batera, gaur egun jardunean dagoen anaia bikoterik emankorrena da dardennetarrena. Europako zinemagintzako ikur dira gaur egun, baina horraino ailegatzeko bide luzea egin behar izan dute Jean-Pierre eta Luc Dardennek.

70eko hamarkadaren amaieran hasi ziren dokumentalak egiten, eta 80koan ekin zioten fikziozko lanak filmatzeari, betiere inguruan zuten errealitatetik gehiegi urrundu gabe. Hala ere, haien lanak ez zuen oihartzuna izan 1996. urte arte, La promesse egin zutenean.

Hiru urte geroago, Rosseta hunkigarria ailegatuko zen, eta, horrekin batera, mundu mailako onarpena, batez ere Cannesen urrezko palmorria irabazi ostean.

Cannesko seme kuttunak omen dira belgikarrak, inor gutxik lortu duen marka baitute. Izan ere, 2005ean L’enfant filmarekin bigarren urrezko palmorria irabazi zuten. Horrez gain, epaimahaiaren sari berezia jaso zuten 2011n Le gamin au velo-rekin.

 

Sandra dispone sólo de un fin de semana para ir a ver a sus colegas y convencerlos de que renuncien a su paga extraordinaria para que ella pueda conservar su trabajo. Su marido la acompaña para apoyarla

La película más accesible de los hermanos Dardenne se nos muestra como una de las que mejor han hablado de la actual crisis económica y de valores. Una estructura de ‘thriller’ enriquece un filme coronado por otra gran interpretación de Marion Cotillard.

 

Informazio gehiago / Más información en:

http://www.wandavision.com/site/fotografias/dos_dias_una_noche

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.