A 20 PASOS DE LA FAMA
Twenty Feet from Stardom (AEB, 2013) 91’
Zuzendaria: Morgan Neville
Gidoia: Morgan Neville
Argazkia: Nicola Marsh, Graham Willoughby
Aktoreak: Bruce Springsteen, Sting, Mick Jagger, Stevie Wonder, Sheryl Crow
Sariak:
2013: Oscar Sariak: Luzemetrai dokumental onena
2013: Critics Choice: Luzemetrai dokumental onena
2013: Sundance Jaialdia: Dokumentalen sail ofizialean lehiatua
2013: National Board of Review (NBR): Urteko dokumental onena
2013: Independent Spirit Awards: Dokumental onena
2013: Satellite Awards: Dokumental onenaren izendapena
Milioika pertsonak ezagutzen dituzte haien ahotsak, baina ez haien izenak. Sundanceko zinema-jaialdian aurkeztutako dokumental honek XXI. mendeko musikaren izen handienei lagundu dieten koristen historia ezezaguna kontatzea du xede. Musika ezagunenari itxura eman zioten ahots anonimoei eginiko omenaldia, eta helburu gisa besteen erritmoan egotea zen karreren gatazkei, sakrifizioei eta sariei buruzko gogoeta. Talentu handiko artista horiek estilo, genero eta garai-tarte handia estaltzen dute, baina bakoitzak historia bakan eta liluragarria du kontatzeko, izarren itzalean eginiko bizitzari buruz. Artxiboko metrajearekin eta soinu-banda paregabearekin batera, dokumentalak Bruce Springsteen, Stevie Wonder, Mick Jagger, Sting eta beste askori eginiko elkarrizketak biltzen ditu.
Morgan Nevillek XX. mendeko musikaririk garrantzitsuenei eta baloratuenei buruzko filmak egin ditu azken 18 urteetan. Hiru aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, Respect Yourself: The Stax Records Story (2007), Muddy Waters Can’t Be Satisfied (2003) eta Johnny Cash’s America (2008) filmengatik, eta Emmy saria irabazi zuen Hank Williams: Honky Tonk Blues (2004) filmarekin. James Taylor eta Carole King musikariekin eginiko Troubadours (2011) urte bereko Sundanceko zinema-jaialdian aurkeztu zuten. Nevillek Tremolo Productions sortu zuen 1999an, eta orain, kulturari eta musikari buruzko dokumentalak egiten dituen ekoizpen etxerik garrantzitsuenetako bat da.
La desconocida historia de las coristas que han acompañado a algunas de las más grandes leyendas de la música. Junto con metraje de archivo y una inigualable banda sonora, el documental incluye entrevistas con Bruce Springsteen, Stevie Wonder, Mick Jagger o Sting, entre otros. Las coristas viven en un mundo que se encuentra más allá del punto de mira. Sus voces armonizan a las bandas más populares de la música, pero nunca sabemos quién son estas cantantes o qué vida que llevan, hasta ahora.
Informazio gehiago / Más información:
http://www.aterafilms.com/eu/ospea-20-pausura
http://www.aterafilms.com/es/a-20-pasos-de-la-fama
http://twentyfeetfromstardom.com/