Azaroak 27: Quai d’Orsay

Crónicas diplomáticas

Quai d’orsay (Frantzia, 2013) 113′

quai d'orsay

Zuzendaria: Bertrand Tavernier

Gidoia: Christophe Blain y Abel Lanzac

Argazkia: Jérôme Alméras

Musika: Philippe Sarde

Aktoreak: Tierry Lhermitte (Alexandre Taillard de Worms), Raphaël Personnaz (Arthur Vlaminck), Niels Arestrup (Claude Maupas), Bruno Raffaelli (Stéphane Cahut), Julie Gayet (Valérie), Anaïs Demoustier (Marina), Thomas Chabrol (Sylvain), Thierry Frémont (Guillaume van Effentem).

Sariak:

Cesar 2014: Saria aktore onenari

Donostiako zinemaldia 2013: Epaimahaiaren saria gidoi onenari

Alexandre Taillard de Vorms gizon altua da, itxura bikainekoa eta estilo handikoa, emakumeak erakartzen dituena. Bai eta Frantziako Kanpo Gaietako ministroa ere. Zilar-koloreko ilea eta gorputz beltzaran eta atletikoa edonon ikus daitezke, dela New Yorkeko Nazio Batuen oholtzan, dela Oubangan, dela munduko beste edozer agertoki handitan. Horietan boteretsuei zuzentzen zaie, eta bakea ekartzeko eta tiroa aise botatzen dituztenak lasaitzeko eskatzen die; bien bitartean, Bakearen Nobel Sarirako hautagaitza indartzen du. Alexandre Taillard de Vorms aintzat hartzeko indar bat da; bere gerra propioan borrokatzen du balio diplomatikoen hirutasun santuaren laguntzarekin: legitimitatea, buru-argitasuna eta eraginkortasuna. Berdin-berdin tratatzen ditu neokontserbadore estatubatuarrak, errusiar ustelak eta diru-gosea duten txinatarrak. Baliteke Frantziak emandako horrenbesteko eskuzabaltasuna merezi ez izana; baina, bere artea galdu egingo litzateke bere herrialdera mugatuko balitz. Arthur Vlaminck gaztea, Administrazioko Eskola Nazional elitistako graduatua, ministroaren «hizkuntzako» saila zuzentzeko kontratatu dute. Hots, ministroaren hitzaldiak idatzi behar ditu. Baina nagusiaren eta bere inguruaren sentsibilitatea ulertu beharko du, bai eta bere tokia bilatu ere Quay d’Orsay ministroaren etxeko korridoreetan zelatan dauden idazkari pertsonalaren eta aholkulari berezien artean. Quay d’Orsayn ohikoak dira estresa, anbizioa eta azpijokoa. Berak mundua alda dezakeela pentsatzen duen arren, teknokratek dena mehatxatuko dute.

Bertrand Tavernier Frantziako zinemaren maisu handietako bat da, eta urte luzetako harremana du Donostia Zinemaldiarekin. 1999an, adibidez, atzera begirakoa eskaini zion jaialdi honek, eta urte horretan bertan epaimahaiko kide izan zen. Zuzendariaren Capitaine Conan filmak epaimahaiaren aipamen berezia izan zuen 1996an; Ça commence aujourd’hui lanak publikoaren saria irabazi zuen 1999an, eta Holy Lola filmak sari bera jaso zuen 2005ean. Nazioartean izan du beste arrakastarik; esaterako, L’Horloger de Saint-Paul (1974), Round Midnight (1986), La vie et rien d’autre (1989), La fille de d’Artagnan (1994), L’appât (1995), eta La princesse de Montpensier (2010).

Alexandre Taillard de Worms es el ministro de Asuntos Exteriores de Francia. Interpela a los poderosos e invoca a los espíritus más magnánimos para que vuelva la paz, calmando a los que quieren apretar el gatillo y cuidando su aura de futuro Premio Nobel de la paz cósmica. Alexandre Taillard de Worms es una mente poderosa que se apoya en la santísima trinidad de los conceptos diplomáticos: legitimidad, unidad, eficacia. Ataca a los estadounidenses neoconservadores, a los rusos corruptos y a los chinos codiciosos. El Ministerio de Asuntos Exteriores contrata al joven Arthur Vlaminck como encargado del “lenguaje”. En otras palabras, redactará los discursos del ministro. Pero a Arthur le queda aprender a hacerse con la susceptibilidad y el entorno de la presidencia, abrirse camino entre el director del Gabinete y los consejeros, en un entorno donde reina el estrés, la ambición y las puñaladas traperas.

Informazio gehiago / Más información en:

http://golem.es/cronicasdiplomaticas-quaidorsay/

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.