Azaroak 13: Pelo malo

 Pelo malo

Venezuela, Alemania (2013) 93′

??????????????????????????????

Zuzendaria: Mariana Rondón

Gidoia: Mariana Rondón

Argazkia: Micaela Cajahuaringa

Musika: Camilo Froideval

Aktoreak: Samuel Lange (Junior), Samantha Castillo (Marta), Nelly Ramos (Carmen), Beto Benitis (el jefe), María Emilia Sulbarán (la niña).

Sariak:

Donostiako Zimenaldia 2013: Urrezko Maskorra: Film onena.

Mar de Plata-ko zinemaldia 2013: Zuzendari eta Gidoi onena

Bederatzi urteko Juniorrek ile erabat “aldrebesa” du, kizkurra baino kizkurragoa. Eskolako argazkia ateratzeko, ilea lisatu nahi du, eta modako kantari baten itxura izan. Egoera horrek baina, bere ama Martarekin liskarra sortuko du. Marta gaztea alargun geratu da, langabezian dago, eta apartamentuz osaturiko eraikin izugarri batean bizi da Juniorrekin eta haren anaia txikiarekin. Caracas izugarrian bizitzeak dakartzan arazoek gainezka eginda, gero eta zailago egiten zaio Martari Juniorrek bere itxurarekin duen obsesioa aguantatzea. Junior gogor saiatzen da gero eta ederrago egoten, amak gehiago maite dezan; baina amak, orduan eta gehiago baztertzen du. Azkenean, erabaki mingarri bat hartu beharko du Juniorrek.

Mariana Rondónek lehenengo film luzea, A la media noche y media (Marité Ugásekin batera zuzendua), 2000. urtean estreinatu zuen; harekin nazioarteko bost sari irabazi zituen eta 40 zinema-jaialditan baino gehiagotan izan zen. 2007an Postales de Leningrado zuzendu zuen, eta 23 sari irabazi zituen nazioartean; nabarmentzekoak dira FIPRESCI saria eta zuzendari onenarena, Keralan, Miarritzeko Besarkada saria eta zuzendari hasiberri onenarena, Sao Pauloko zinema-jaialdian. Pelo malo zuzendariaren hirugarren filma da. Zinema Eraikitzen 23n (Toulouse 2013) parte hartu zuen.

Junior es un niño que tiene 9 años y el “pelo malo”, obstinadamente rizado. Él se lo quiere alisar para la foto de su escuela, y así verse como un cantante de moda, lo que crea un enfrentamiento con su madre Marta, una joven viuda y desempleada. Marta, Junior y el hermano pequeño viven en grandes edificios multifamiliares. Marta, desbordada por lo complicado que es sobrevivir en la caótica Caracas, es cada vez más intolerante con la obsesión de Junior y su cabello. Mientras Junior busca verse bello para que su mamá lo quiera, ella lo rechaza cada vez más. Finalmente, Junior se verá obligado a tomar una dolorosa decisión.

 

 

 

Informazio gehiago / Más información en:

http://www.pelomalofilm.com/

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.