DE CABALLOS Y HOMBRES
HROSS Í OSS (Islandia, Alemania, 2013) 85’
Zuzendaria: Benedikt Erlingsson
Gidoia: David Thor Jonsson
Musika: Bergsteinn Björgúlfsson
Argazkia: Josée Deshaies
Aktoreak: Ingvar Eggert Sigurðsson, Charlotte Bøving, Steinn Ármann, Helgi Björnsson, Kjartan Ragnarsson, Atli Rafn Sigurðarson, Juan Camillo Román Estrada, Sigríður María Egilsdóttir
SARIAK:
Zinemaldia 2013: Zuzendari berriak Saria
Islandiako Edda Sariak 2013: Zuzendari Onena, Film Onena eta beste 4 sari.
Gizakiak zaldiarengan eta zaldiak gizakiarengan uzten duen arrastoari buruzko film luze honetan hainbat istorio gurutzatuko dira. Guztiek ere gizakiek eta zaldiek bizitza iragankor honetan egin behar dituzten borrokez hitz egingo digute. Lan honek gizakiaren eta naturaren arteko gatazkaren kontakizun klasikoa du gai nagusi; gizakia nola saiatzen den animalien berezko boterea bere mesederako erabiltzen… edo agian kalterako.
Film bitxia eta ezohikoa da hau. Proposamen interesgarria da, ezbairik gabe, eta harridura eragiten du. Une askotan tragedia eta komedia gurutzatzen dira supituki, eta kasu horietan ikusleak ez daki zehazki zer egin. Gertaera lazgarriek barregura edota negargura eragin dezakete. Izaera propioa duen filma da, originala, eta arrazoi horregatik bakarrik aintzat hartzea merezi du.
Con hermosas vistas del paisaje islandés, el debut como director de Benedikt Erlingsson es una exploración sobre lo que hay de humano en los caballos y lo que hay de caballo en los humanos. Situado en una comunidad rural, donde los equinos son una parte crucial de la interacción social, el filme permite al espectador conocer el mundo de sus personajes humanos a través de los ojos expresivos de los animales, en un ensamble coral que mezcla comedia y tragedia en cada una de las historias que lo componen.