Nymph()maniac. Volume 1
(Dinamarka, 2013) 117’
Zuzendaria: Lars von Trier
Gidoia: Lars von Trier
Argazkia: Manuel Alberto Caro
Aktoreak: Charlotte Gainsbourg, Stellan Skarsgard, Stacy Martin, Shia LaBeouf, Christian Slater, Uma Thurman, Willem Dafoe, etab.
Nymph()maniac emakume baten ibilbide ero nahiz poetikoa da, jaiotzatik 40 urte dituen arte, ninfomana bezala autodiagnostikatzen den Joe protagonistak lehen pertsonan kontatua.
Neguko gau hotz batetan, mutilzahar batek neska gazte bat topatuko du kalezulo batetan, jipoi bat jaso ondorengo zauriekin eta ia konorterik gabe. Etxera eraman eta zaindu ostean, egoera horretara iristearen zergatiaz interesatuko da eta emakumeak bere bizitzak egiten duen kontakizuna tentuz entzungo du. Gatazka eta erlazio nahasiez beteriko bizitza bat hain zuzen.
Lars von Trier (1965) danimarkarra munduko zine zuzendari arrakastatsuenetakoa da. Hasiera hasieratik izan du estilo personal eta interesgarria baina 1995ean Dogma95 mugimenduarekin zine moldeak goitik behera apurtzeagatik egin zen famatu. Bere pelikulek sari ugari jaso dituzte munduko jaialdirik ospetsuenetan.
Nymph()maniac es la loca y poética historia del recorrido de una mujer desde su nacimiento hasta los 40 años contada por su protagonista Joe, que se autodiagnostica como ninfómana.
Una fría noche invernal, un viejo solterón encuentra en un callejón a una joven herida y casi inconsciente. Después de recogerla y cuidarla, siente curiosidad por saber cómo pudo haber llegado esa mujer a semejante situación. Escucha atentamente el relato que ella hace de su vida, una vida llena de conflictos y turbias relaciones.
Informazio gehiago / Más información en: