Maiatzak 16, ostirala: Alabama Monroe

 

ALABAMA MONROE

The Broken Circle Breakdown (Belgica, 2012) 112´

 

alabama monroe

Sariak:

Berlín 2013: Ikusleen saria

Sevilla 2013: Ikusleen saria

Europako zinemaren Sariak 2013: Emakumezko aktore onena.

Europako parlamentuaren LUX Cinema Prize 2013 saria

 

 Elise y Didier llevan juntos siete apasionados años. Recuerdan su amor a primera vista, su pasión, la música les acercó, el embarazo inesperado y la alegría de tener a la preciosa Maybelle. Un circulo completo de felicidad para una pareja muy poco convencional. Luchan juntos por la vida de su hija, y esperan que el amor no les abandone cuando más lo necesitan.

 

Maitasunaren erritmora

Belgikan egindako filma da, baina izenburua ingelesez du. Bluegrass musika eta AEBetako folklorea ditu protagonista nagusietakoak. Musikarekin batera, amodio istorio bat da The Broken Circle Breakdown», galera batek eragiten ahal dituen erreakzioen inguruko gogoeta filmiko bat. Bi pertsonaien zazpi urteko istorioa atzera-aurrekoen bitartez kontatuta.

Sorterrian hainbat pelikula eginak baditu ere, orain arte gurean ezezaguna zen Felix van Groeningen zuzendari belgikarra. Haren lagun batek idatzi zuen antzezlan bat izan zen The Broken Circle Breakdown-en abiapuntua. Van Groeningenek Johan Heldenberghen antzezlana ikusi zuenean, argi izan zuen han bazela pelikula interesgarri bat egiteko materiala.

Carl Joos idazlearekin batera landu zuen gidoia zuzendariak, eta azken emaitzarekin asmatu dutela esaten ahal da. Izan ere, estreinatu zenetik filmak arrakasta handia izan du hainbat zinemalditan, hala nola Berlinen eta Sevillan. Halaber, sari ugari eskuratu ditu drama erromantiko honek.

Elise eta Didierren harremana da istorioaren ardatza. Elisek tatuaje denda bat du, Didierrek banjoa jotzen du musika talde batean. Oso diferenteak izan arren, bien artean maitasun istorioa sortuko da. Bata hitzontzia da, bestea isila. Bata ateoa, bestea espiritualtasunaren bila ari da etengabe.

Marybelle alaba jaiotzearekin ematen du dena perfektua dela bikotekideen artean. Baina 6 urte betetzean gaixotu egingo zaie alaba, eta hori bikoteak gainditu beharreko proba gogorra izango da.

Gontzal Agote. BERRIA. 2014/02/12
Informazio gehiago ikusteko / Mas información en:

http://golem.es/alabamamonroe/

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.