Ekainak 13, ostirala: Nebraska

 

NEBRASKA

(AEB, 2013) 115´

nebraska_26194

Zuzendaria: Alexander Payne

Gidoia: Bob Nelson

Argazkia: Phedon Papamichael (B&W)

Musika: Mark Orton

Aktoreak: Bruce Dern (Woody Grant), Will Forte (David Grant), Stacy Keach (Ed Pegram), Bob Odenkirk (Ross Grant), June Squibb (Kate Grant), Mary Louise Wilson (izeba Martha), Rance Howard (osaba Ray), Tim Driscoll (Bart).

 

Sariak:

Cannes 2013: Gizonezko aktore onenari (Bruce Dern).

Independent Spirit Awards 2013: Gidoi onenari.

Nebraska-n, familia barneko hausturak hartu ditu gai nagusitzat. Woody Grant aita alkoholikoa da, eta, halako batean, sari bat irabazi duen abisua jasoko du. Horren bila joan beharko du, baina berak ezin du bakarrik bidaia egin. David semeak harekin joatea onartuko du, nahiz eta ez duen batere sinesten sariaren kontu horretan.
Biek abiatuko duten bidaia beste zerbaitetarako balioko du, aita-semearen arteko harreman hondatuari berrekiteko. Familia giroa areagotu da, bidean beste bi kide haiekin hartzean, Daviden ama eta Ross, oso bestelako bizimodua duen anaia.

Bitartean, Woodyk irabazi duen sariaren inguruan gero eta ikusmin handiagoa sortuko da sorterrian. Denek nahi izanen dute sariduna omendu, eta berehala sariari etekinen bat atera nahi dioten putreak agertuko dira.

Aipatzekoa da filma zuri-beltzean filmatu duela Paynek, eta rol protagonista aktore oso beterano batek jokatu duela, Bruce Dernek. 1964. urtean Alfred Hitchocken Marnie-n izan zuen lehen rol garrantzitsua, eta, orduz geroztik, sona handiko zuzendariekin egin du lan Dernek: Robert Aldrich, Roger Corman, Sydney Pollack, Claude Chabrol, Clint Eastwood…

 

Después de recibir un “premio” por correo, Woody Grant, un anciano con síntomas de demencia, cree que se ha vuelto rico, obligando a su receloso hijo David a emprender un viaje para ir a cobrarlo. Poco a poco, la relación entre ambos —rota durante varios años por los continuos desvaríos etílicos de Woody— tomará un cariz distinto ante la sorpresa de la socarrona madre de David y su triunfador hermano Ross. Pero, ¿qué ocurrirá cuando Woody regrese al pueblo, donde le ha prometido a todos que se ha convertido en millonario?

Informazio gehiago / Más información en:

http://www.nebraska-lapelicula.es/

http://www.nebraskamovie.co.uk/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.