LA VIDA DE ADELE
La vie d’Adele, chapitres 1&2 (Frantzia, Espainia 2012) 175´
Zuzendaria: Abdellatif Kechiche
Gidoia: Abdellatif Kechiche, Ghalya Lacroix. Julie Maroh-ren “El azul es un color cálido” nobela grafikoaren moldaketa
Argazkia: Sofian El Fani
Aktoreak: Lea Seydoux (Emma), Adéle Exarchopoulos (Adele), Salim Kechiouche (Samir), Mona Walravens (Lise), Jérémie Laheurte (Thomas), Alma Jodorowsky (Beatrice), Aurélien Recoing (Adelen aita), Catherine Salée (Adelen ama), Fanny Maurin (Amelie), Benjamin Siksou (Antoine), Sandor Funtek (Valentin).
Sariak:
Cannes 2013: Urrezko Palmorria
Hamabost urterekin, Adèlek ez du zalantzarik: neska bat beti irteten da mutilekin. Bere bizitza hankaz gora jarriko da gau batez Emma ezagutzen duenean. Ile urdineko neska horrek desioa aurkiaraziko dio, eta segurtasuna emango dio bere buruarengan emakume eta heldu gisa. Besteen aurrean, Adèle adoretu egingo da, bere burua bilatuko du, galdu egingo da, eta gero aurkitu…
Abdellatif Kechiche Tunisian jaio zen, 1960an, eta 1966an Frantziara joan zen bizitzera, familiarekin. Antzerkian hasi zen lanean, eta aktore aritu zein zenbait filmetan. Zuzenduriko lehen lana La faute à Voltaire (2000) izan zen, eta saria irabazi zuen Veneziako jaialdian; La graine et le mulet (2007) filma ere saridun izan zen jaialdi berean. Egin dituen beste lan batzuk L’esquive (2003), film onenaren eta zuzendari onenaren César sarien irabazle, eta Vénus noire (2010) dira. La vie d’Adèle lanari esker Canneseko film onenaren Urrezko Palmorria eta FIPRESCI saria irabazi ditu Canneseko azken jaialdian, baita urteko film onenaren FIPRESCI Sari Nagusia ere.
A sus 15 años, Adele no tiene dudas de que una chica debe salir con chicos. Su vida cambiará para siempre cuando conozca a Emma, una joven de pelo azul, que le descubrirá lo que es el deseo, y el camino hacia la madurez. Así, Adele crecerá, se buscará a sí misma, se perderá y se reencontrará… y todo ello bajo la atenta mirada de los que le rodean
Informazio gehiago / Más información: