Maiatzak 2: Ander

Ander

(Euskal Herria, 2009) 128’  

ander-cartel

  Zuzendaria  Roberto Castón

  Gidoia          Roberto Castón

  Montaia        Iván Miñambres

  Jantziak       Atoya Arandigoyen

  Argazkia      Kike López

  Aktoreak      Josean Bengoetxea (Ander), Christian Esquivel (José), Mamen Rivera    

  (Reme), Pilar Rodríguez (madre), Leire Ucha (Arantza), Pako Revueltas (Peio), Pedro  

  Otaegi (Evaristo), Eriz Alberdi (Iñaki), Juantxo Kerejeta, Jose Kruz Gurrutxaga 

SARIAK:

        2009  Berlinale CICAE        

…eta 25 sari gehiago munduan zehar (Punta del Este, Montevideo, Marsella, Roma, Lisboa, Toulouse, Brasil, Albacete, Extremadura…)

Baserri batean bizi da protagonista, oso ingurune maskulinoan. Halako batean, hanka apurtuko du, eta Jose Peruko etorkina kontratatu beharrean gertatuko da. Ander bera harritu egingo da, baina Josez maiteminduko da.

Homosexualitatea modu zuzenean jorratu duen lehen euskal filma izateagatik ezagun egin zen Ander. Roberto Caston galiziarraren lehenengo film luzea da. Lehenago hainbat film labur egin ditu zuzendariak. Bi hizkuntzatan da filma; %60an euskara erabiltzen dute, eta gainontzeko guztia gaztelaniaz da.

Homosexualitatearen normalizazioan aurrerapausoa da filma, landa eremuan kokatua baitago istorioa eta hori tradizionalki oso maskulinoa baita. Immigrazioaren, elizaren eta prostituzioaren gaiak ere ukitzen ditu zinemagile galiziarrak. Euskal Brokeback Mountain deitu izan bazaio ere, desberdintasun handiak daude bi filmen plateamendu eta edukietan. Herbehereetan eta Belgikan estreinatu zuten filma, baina ez du inon Frantzian bezain kritika onik jaso. Zinebi jaialdian aurkeztuz geroztik, makina bat sari jaso du Castonen euskarazko film honek; besteak beste, Berlinen, Amsterdamen eta Hego Amerikan.

Ander, un soltero cuarentón, lleva una vida rutinaria, entre su puesto de operario de una fábrica de bicicletas y las labores agrarias de su caserío, donde vive junto a su madre y su hermana. Un día tiene un accidente y se rompe una pierna, por lo que la familia, a pesar de las reticencias de la madre, decide contratar a un inmigrante peruano, José, para realizar las tareas del caserío. La llegada de José modifica la vida de la casa y la vida de Ander, ya que empiezan a surgirle sentimientos que no sabía que tenía, provocándole un fuerte conflicto interior. Su relación con Peio, su mejor amigo, y con Reme, la prostituta de la zona, también se ve modificada por este personaje, que les obliga a posicionarse.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.