(Adam’s Rib)
(AEB, 1949) 101’
Zuzendaria: George Cukor
Gidoia: Ruth Gordon, Garson Kanin
Argazkia: George Folsey
Musika: Miklós Rózsa
Aktoreak: Spencer Tracy (Adam Bonner), Katharine Hepburn (Amanda Bonner), Judy Holliday (Doris Attinger), Tom Ewell (Mr Attinger)
Sariak:
Gidoi eta Historia onenaren Oscarretarako hautagaia
Gidoi zoragarria duen komedia klasiko bat dugu hau: elkarrizketa bixia, ñabarduraz betea, eta keinu intelektualik falta ez duena. Komedia erromantikoaren eta komedia beltzaren artean dabilen hau, kemenez kontatu zuen George Kucor zuzendariak (emakumezko aktoreen zuzendari gisa nabarmendu zenak), eta aktore protagonistek, glamourra ekartzeaz gainera, indar eta sinesgarritasun osoko interpretazioa eskaini zioten filmari. Bonner senar-emazteen artean, alor profesionala eta sentimentala nahasten dituzten eztabaidak gogoangarriak dira. Txutxumutxu eta erudiziozaleentzat: filmaren gidoilariak (Garson Kanin eta Ruth Gordon) ezkonduta zeuden berau egitean, eta Spencer Tracy eta Katharine Hepburn ere hasita zeuden beren harremanean. Bi bikoteak adiskideak ziren gainera.
Adam Bonner (Spencer Tracy) y Amanda Bonner (Katharine Hepburn) son un matrimonio idílico, que comparten tanto su vida como la profesión. El es fiscal y ella abogada. Ambos se aman y son cariñosos hasta la cursilería: él le llama a ella pocholita, y ella a él pocholito. El está obsesionado con la defensa purista de la ley, mientras que a ella le preocupan más los motivos del comportamiento humano y, sobre todo, los derechos de la mujer. Su relación se tambalea cuando ambos han de enfrenterse en el caso Attinger: Doris Attinger (Judy Holliday) irrumpió en el piso en que su marido infiel se reunía con su amante, y en un intento de histeria les dispara. Adam lleva la acusación, mientras que Amanda es la abogada defensora de Doris.