INSIDE JOB
(AEB, 2010) 108´
Zuzendaria: Charles Ferguson
Gidoia: Charles Ferguson, Chad Beck eta Adam Bolt
Partehartzaileak: Matt Damon ( narratzailea)
Argazkia: Kalyanne Mam eta Sventlana Cvetko
Musika: Alex Heffes
Muntaia: Chad Beck eta Adam Bolt
Produkzioa: Charles Ferguson eta Audrey Marrs
SARIAK:
Oscar 2011: Dokumental onena.
Charles Fergusonek zuzendutako filmak dokumental onenaren saria jaso du azkeneko Oscarretan, 2008an abiatu eta luzaroan pairatu beharko dugun krisi ekonomikoaren tripak erakusteari esker. Filmak problemaren abiapuntuan jartzen du finantza sektoreak hamarkadaz hamarkada bizi izan duen des-erregulazio prozesua. Gehitu horri bankarien, aseguru-saltzaileen eta tankerako sarraski jaleen lukurreria, eta buztin bikaina daukazu azken mendeko gainbehera ekonomikorik handienetakoa moldatzeko.
Bere zuzendariaren arabera, “Film honen bitartez gaur egungo gai garrantzitsu baten argazki bat egiten ahalegindu da: 1929-ko Depresiotik izan den krisi larriena, oraindikan mehatxu egiten digunak Europak bizi duen zorpetzearekin eta munduko finantza ezegonkortasunarekin. Krisi bakoitza aurrekoa baino okerragoa izan da eta hala ere, industriaren botere eta aberastasun hazkorrari esker, gizaki oso gutxi izan dira espetxeratuak krisi horietako bakoitzean. Oraingo krisi honi dagokionez inor ez da espetxeratua izan, biloika dolarren galerak eragin dituzten iruzurrak izanda ere. Nire itxaropena da filma honen bidez, bi ordu baino gutxiagoan, denek ulertu ahal izatea arazo honen berezko izaera eta zergaiti eragileak.”
Documental no sólo sobre las causas, sino también sobre los responsables de la crisis económica mundial de 2008, que signíficó la ruina de millones de personas que perdieron sus hogares y empleos, y que, además, puso en peligro la estabilidad económica de los países desarrollados.
“Inside Job” muestra la escandalosa historia de un “gobierno de Wall Street” y explica cómo la reciente crisis financiera ha sido efectivamente un “inside job” o delito interno colectivo ejecutado por banqueros, políticos, agencias calificadoras, burócratas y profesores universitarios, que utilizaron la desregulación para crear y promover complejos instrumentos financieros para beneficiar sus propias cuentas bancarias, mientras hacían la vista gorda cuando el mercado subprime de hipotecas se desplomó, destruyendo los ahorros de toda una vida de muchas personas corrientes. Tal y como se afirma en la película, “esta crisis no fue un accidente”.
Informazio gehiago /Más información en: