Cartas al padre Jacob
Postia pappi Jaakobille
(Finlandia-Suedia, 2009) 74’
Zuzendaria: Klaus Härö
Gidoia: Klaus Härö, Jaana Makkonen
Argazkia: Tuomo Hutri
Musika:Pedro Soubercaseaux
Muntaia:Samu Heikkilä
Aktoreak:Kaarina Hazard (Leila), Heikki Nousiainen (Aita Jacob), Jukka Keinonen (postaria), Esko Roine (Vankilan)
Sariak:
Rouen 2009: Publikoaren Saria, Aktore Gizonezko Onena, Aktore Emakumezko Onena.
Taillin 2009: Zuzendari Onenaren Saria, Epaimahaiaren Saria
Kairo 2009: Gidoi Onenaren Saria
Bi pertsonaia kontrajarri: batetik Leila: hilketaz kondenaturiko emakume heldu bat, hamabi urte eman dituena espetxean, barruko zauriak ezkutuan dituena, zakarra, zinikoa, ezerekiko ilusiorik gabea… Bestetik, apaiz luterano zahar eta itsua, bizimodu guztiz apala daramana eliza galdu batean, zibilizazioaren erosotasunetik urruti, otoitzera eta besteen kontsolamendura emana. Sinplea da argumentua, baina irudien ederrak, pertsonaien gizatasunak eta tartekako umore printzek halako argitasun bat ematen diote filmari, ikuslea hunkitu eta bihotza altxatzen diona.
Barkamena, adiskidetasuna, besteez arduratzea, zahartzea, erredentzioaren aukera ez dira inola ere modako gaiak, baina hala ere ez dira inoiz guztiz lekuz kanpo geratzen. Horrexen erakusgarri izan liteke drama finlandiar hau, herri eskandinaviarretako zinema erlijioso eta existentzialista onenaren aspaldiko tradizioa ekartzen diguna gogora, hala nola Ingmar Bergman edo Carl Theodor Dreyer-ena.
Leila es una mujer que, después de haber sido condenada a cadena perpetua, es indultada, y le ofrecen trabajo como ayudante de Jacob, un anciano cura rural ciego. Su trabajo consiste básicamente en responder a las cartas que los fieles le escriben al sacerdote pidiéndole ayuda y consejo. Esta labor que para el cura es vital, a Leila, en cambio, le parece una tarea estéril; en consecuencia, la relación entre ambos personajes es bastante tensa. Pero llega un momento en que Jacob deja de recibir cartas y, entonces, siente que su vida ha perdido todo sentido. Este hecho será el desencadenante de una dramática revelación.
En un tiempo y una sociedad en las que la religión ha perdido toda influencia pero en que la gente sigue necesita de dar sentido a la vida y a menuda de ayuda espiritual, nos llega esta película, seleccionada por Finlandia como candidata al Oscar 2010 en la categoría de película de habla no inglesa.
Informazio gehiago ikusteko/ Más informacion en: