El buscavidas

EL BUSCAVIDAS

The Hustler (AEB, 1961) 135’


Zuzendaria: Robert Rossen.

Gidoia: Robert Rossen eta Sideney Carroll.

Argazkia: Eugene Schuftan.

Musika: Kenyaon Hopkins.

Aktoreak: Paul Newman (Eddie Felson), Jackie Gleason (“Minnesota gizena”), George C. Scott (Bert Gordon) , Piper Laurie (Sarah Packard).

Sariak:

Oscar 1962:

Argazkilaritza onenaren eta zuzendaritza artistiko onenaren sarien irabazlea.

Eddie Felson moralik gabeko gazte harroputza da. Ia egun osoa ematen du billar aretoetan. Bertara doan edozein inozoren aurka jokatzen duenean, sosik gabe uzten du gizagaixoa. Jokoan hoberena bera dela erakutsi nahian, “Minnesotako gizena” ezizenez ezaguna den jokalariaren bila hasiko da, jokalari onenetan onena omen dena, haren aurka jokatu eta irabazteko asmoz.. Bert Gordon Gleasonen alde jarriko da, eta horrek eragin handia izango du jokoan. Eddiek norgehiagoka honetan irabazle ateratzeko aukera dauka, baina bere auto-estimu baxua dela eta, galdu egingo du eta lur jota geratuko da. Emakume bakarti baten maitasunak, Sarah, atera lezake bizimodu petral horretatik, baina Eddiek ez du Minnesotako Gizenaren aurka irabazi arte etsiko, eta bost axola horretarako larrutik ordaindu behar badu ere.

Robert Rossen (New York, 1908 – Hollywood, 1966) zinemagileak, hamar pelikula besterik ez zituen egin zuzendari gisa. Bere ibilbidea oztopoz beteta egon zen McCarthy senatariaren “sorgin ehiza” garaian arazoak izan zituelako, eta goiz hil zelako geratu zen ibilbide hori bat-batean etenda. Robert Rossenek gidoiak egiten hasi zuen bere ibilbidea 1937an, zine beltzean espezializatuta. Beste genero batzuk ere jorratu zituen, hala nola abentura zinea edo gerrako zinea.. Rossenen ibilbidea bere bi maisulanekin amaitu zen: “The Hustler” (1961) eta “Lilith” (1964), “Hollywood berria” deitu izan zitzaion horren aitzindarietako bat bilakatutako film berritzailea.

Paul Newman bi aldiz sartu zen Eddie Felson billar jokalariaren azalean, bata 1961en, “El buscavidas” filmean, eta 25 urte beranduago “El color del dinero” filmean. Bigarren honengatik Oscar saria irabazi zuen.
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/OPs6stQeHzM" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/1jBQqBIhSzQ" width="425" height="350" wmode="transparent" /]
Eddie Felson es un joven arrogante y amoral que frecuenta con éxito las salas de billar. Decidido a ser proclamado el mejor, busca al ·”Gordo de Minnesota”, un legendario campeón de billar. Cuando, por fin, consigue enfrentarse con él, su falta de seguridad le hace fracasar. El amor de una solitaria mujer. Sarah, podria ayudarlo a abandonar esa clase de vida, pero Eddie no descansará hasta vencer al campeón sin importarle el precio que tenga que pagar por ello.

El buscavidas es todo un clásico del séptimo arte, adaptación de la novela de Walter Tevis es una de las mejores radiografias que se han rodado sobre la filosofia norteamericana del éxito, con un gran reparto en el que sobresale el gran Paul Newman.

Robert Rossen empezo como escritor y director teatral en los años 30, en los que se preocupó principalmente en representar obras de contenido social y politico a la vez ingreso en el Partido Comunista americano. A partir de ahi, escribiria los guiones de grandes peliculas. En 1947 Rossen debuto como director con “Johnny O´Clock y “Cuerpo y Alma”, pero su gran exito seria “El Politico”. En 1951 y 1953 fue llamado al comite de Actividades Antiamericanas para dar nombres sobre posible compañero que perteneciesen al Partido Comunista. Despues de este incidente Rossen se marcho a Europa a rodar varias peliculas volviendo a los Estados Unidos en 1960, para rodar sus dos últimas peliculasEl buscavidas” y “Lilith”, el 18 de febrero de 1966 falleceria a los 57 años.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.