Aliento

 

ALIENTO

Breath (Hego Korea, 2007) 84’

 

 Filmearen web orrialdea (Golem)


Zuzendaria: Kim Ki-Duk.

Gidoia: Kim Ki-Duk.

Argazkia: Sung Jong-Moo.

Muntaia: Wang Su-an.

Musika: Kim Myung-Jong.

Aktoreak: Chang Chen (Jang Jin), Zia (Yeon), Ha Jung-Woo (Senarra).


 

Senarrak maitalea duela jakin du Yeonek. Bizitza itolarri bihurtu zaio aspaldian. Heriotzaren korridorean dagoen preso batengana jo du emakumeak egunerokotasun goibela hautsi nahian. Jin presoak ez daki zergatik jasotzen dituen emakume horren bisitak, baina bere bihotza zabaltzen hasi zaio emeki-emeki. Yeonen harremanaren berri jakingo du haren senarrak, eta hura galarazten saiatuko da.

Azken urteotan mendebaldean zaleen miresmena eskuratu du Kim Ki-Duk zuzendariak, ez, ordea, herrikideena. «Uste nuen Koreako jendearen gehiengoa nire pentsamendu berekoa zela, baina azkenean onartu behar izan dut nire ideiak desberdinak direla». Kim Ki-duken filmek Hego Koreako grinak eta zamak islatzen ditu errukirik gabe -Poliziaren ustelkeria, matxismoa, politikarien jarrera iluna…-. “Bin-jip” Japonian filmatu behar izan zuen, esaterako. Eta hain zuzen, film horretatik asko dauka “Breath”-ek.

Edonola ere, omenaldi handiena “Udaberria, uda, udazkena, negua… eta udaberria” bere film ezagunenetakoari egin dio. Yeonek negu hotzetik ihes egin du senarra eta bizitza atzean utzi duenean, eta Jin presoak denboran bidaiatzea ahalbidetu du, udaberria, uda eta udazkenetik pasatuta. Bien hatsek zurrunbilo bat abiarazi dute. Maitasuna ulertzea zein zaila den agerian uzten du egileak, baita jeloskortasun sentipena zein konplexua den ere.

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/v/vKFp95fgUvM” width=”500″ height=”380″ wmode=”transparent” /]

 

Jin no tiene visitas y, normalmente, rehusaría ver a un desconocido, pero al enterarse de que se trata de una mujer, acepta por curiosidad. Su primer encuentro no es fácil. Jin se queda sorprendido cuando Yeon vuelve. Pero esta vez, ella ha decorado la sala de visitas con ampliaciones de fotos primaverales y con flores de plástico. Cada vez que le visita, Yeon lleva las estaciones al preso. Entretanto, Yeon le cuenta a su marido que también ve a alguien. Al principio, él no la cree, pero algo despierta sus sospechas. Por su lado, Jin empieza a aceptar a Yeon y a hablarle gracias a la devoción de la mujer, que aguanta estoicamente sus ataques de furia. Un día, el marido de Yeon la sigue hasta la cárcel y es testigo de una escena íntima entre el prisionero y su mujer. Yeon y Jin están mucho más unidos de lo que cree el marido, más unidos que la vida y la muerte.

 

Kim Ki-Duk se inspiró en la imagen de una cárcel y asegura que quiso “hacer un paralelismo entre la perspectiva de la muerte que tiene un preso condenado a la pena capital y los sentimientos de la mujer que le conoce. Para ella, pasar tiempo con el condenado es un poco su modo de pellizcarse para distraerse del picor que siente y al que no llega para rascarse”.


Filmearen aurkezpen orria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.