XXII. Gau Laburra. Oinarriak

Gaia

Librea.

Iraupena

Gehienez 15 minutukoa izan behar du.

Izen-Ematea

2023ko urriaren 23tik 26 arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetan film horiek proiektatuak izan ez badira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar jaialdiak irauten duen artean antolakuntzari erreprodukzio eskubideak uztea.

Esparrua

Lehiaketa honen esparrua nazionala da.

Urtea
2022/10/01etik 2023/10/01era egindako film laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Generoa

Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo experimental-erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko.

Hizkuntza

Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da laburmetraiak, azpitituluak aipatutako bi hizkuntza horietako batean dituela bidaltzea.

Bidalketa

Formatu fisikoan aurkeztu ezkero , filma helbide honetara igorriko dira:

GOIENIZ ZINEKLUBA

130 POSTA KUTXA
20200 Beasain (Gipuzkoa)

Edo plataforma digital honen bitartez (urriaren 23etik 26 arte):

https://www.clickforfestivals.com/gau-laburra


Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan goieniz@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Hautaketa

Obren hautaketa eta emanaldien programa batzorde batek gauzatuko du. Batzorde honek aldez aurretik izena emandako film guztiak ikusiko ditu.


Emanaldia

Ikusleen saria. 500€. 

Goieniz saria. 300€ 

Bi sariak proiekzioaren egun berean emango dira.

Itzulketa

Lehiaketara aurkeztutako DVD guztiak GOIENIZ ZINEKLUBEKO bideotekarako izango dira. Ez zaizkie autoreei itzuliko, espreski eskatutakoak salbu eta beti ere egileak aurretik ordaindutako posta sobre bat bidaliko balu.