PSICOSIS
Psycho (EEBB, 1960) 108’
Zuzendaria: Alfred Hitchcock.
Gidoia: Joseph Stefano, (Robert Block-en eleberrian oinarrituta)
Argazkia: John L.Russell.
Musika: Bernard Herrmann.
Muntaia: George Tomasini.
Errotuloak: Saul Bass.
Aktoreak: Anthony Perkins (Norman Bates), Vera Miles (Leila Crane), John Gavin (Sam Loomis), Janet Leight (Marion Crane), Martin Balsam (Milton Arbogast).
“¡Madre, oh Dios mío! ¡Madre, hay sangre, sangre!”… pero en blanco y negro y tras una furtiva relación en “Wonderbrá”… 40.000 dólares y una ducha, crímenes pasionales y una escalera de miedo… Y hay también un motel donde una pobre madre disecada se pasea, con el cuchillo de cocina, por la mente de Norman Bates.
En 1960 Hitchcock orquestó esta imborrable muestra del cine de terror dirigida a (o desde) millones de ojos indiscretos, con su macabro sentido del humor y de la culpa. Desde entonces, “Psicosis” se siente con la “P” de Perkins.
Robert Block idazlearen istorio ilun hau “Suspentsearen Aztiak” irudikatu zuenean, ez zuen ez, kritikaren oniritzia berehalakoan jaso; maisulan askorekin gertatu ohi den legez Hitch handiak bere aroari aurre hartu baitzion, terrorearen arloan salto nabarmena eginez. Bates Moteleko biztanleen jokabidea izugarriegia zen, nonbait, garaiko gizarte amerikar erosoarentzat. Egun, ordea, Zinearen Historiaren mito bilakatu da, autorearen eta generoaren mugak ere gaindituz.
Nor ez dago deseroso Norman – Perkinsen (zein da zein?) begirada urduri eta iheskorra gainean nabaritzean?. Nork ez du inoiz dutxan dagoela, labana hotzaren sastada odoltsua bularrean imajinatu? Zeinek ez du burutik oinetarainoko hotzikara izan, Hermann-en nota azkar, gaixokorrak entzute hutsarekin?… Hori guztia eta askoz gehiago da Psikosis.