MUÑECOS INFERNALES
The Devil Doll (EEBB, 1936) 79’
Zuzendaria: Tod Browning.
Gidoia: T.Browning, G.Fort, G.Endore, E.Von Stroheim.
Argazkia: Leonard Smith
Musika: Franz Waxman
Muntaia:
Aktoreak: Lionel Barrymore (Paul Lavond), Maureen O’Sullivan (Lorraine), Frank Lawton (Toto), Henry B.Walthall (Marcel), Rafaela Ottiano (Malita).
Un honesto banquero injustamente encarcelado huye de la prisión junto a un compañero de celda. Su único objetivo será vengarse de los socios que le han tendido una trampa y le han arruinado. Aprovechará un descubrimiento que permite miniaturizar a los seres humanos.
“Muñecos infernales”, la penúltima película de Browning es, al igual que “Freaks”, la historia de una venganza, donde la ira del justo le convierte en un ser monstruoso. La manipulación del hombre, con una perversión turbadora, en un mundo diminuto.
Justiziak oker zigortutako bankari batek espetxetik ihes egin du, ziega kide batekin. Mendeku egarriak itsututa, Lavond-en helburu bakarra, iruzur egin eta dirua xahutu dioten bazkideei odolkiak ordainetan ematea da. Horretarako, ez du erreparorik izango Marcel zientzilari eroarekin elkartzeko, haren aurkikutza zientifiko ikaragarria aprobetxatu nahian: gizakiak tamainan txikitzeko ahalmena.
Infernuko Panpinak izan zen Tod Browning-en azken aurreko lana eta Drakulan adierazitako mundu itzaltsu, lainotsu, fantasiazkoa albora utzita, mendekuaren arrazoibide gordinetan murgilduko da, Freaks bere maisulanaren antzera, gizatasunaren muga arriskutsuak arakatzeko asmotan. Pertsonaren manipulazioa, gaizkilearen bilakaera, mundu nimiño batean.