VIII zikloa: 1998eko urria-abendua

VIII zikloa: 1998eko urria-abendua

URRIAK 1

EL CRIMEN DESORGANIZADO

#FILM LABURRA EL SECDLETO DE LA TROMPETA

URRIAK 15

LA CAJA CHINA

URRIAK 22

UN VERANO EN LA GOULETTE

#TODOS OS LLAMAIS MOHAMED

AZAROAK 5

FUNNY GAMES

#D D GENERATION

AZAROAK 12

ED WOOD

AZAROAK 26

LA INFANCIA DE IVAN

ABENDUAK 3

FOTOGRAFIANDO HADAS

FILM LABURRA: CAFÉ Y CIGARRILLOS IV

ABENDUAK 17

DESPABILATE AMOR

FILM LABURRA: CINCO AÑOS DE MI VIDA

 

URRIAK 1
EL CRIMEN DESORGANIZADO

T.O: I Went Down, (Irlanda, 1997) 107¨

Zuzendaria: Paddy Breathnach. Brendan Gleeson (Bunny Kelly)

Gidoia: Conor McPherson. Peter McDonald (Git Hynes)

Argazkia: Cian de Buitléar. Peter Caffrey (Frank Grogan)

Muntaia: Emer Reynolds. Tony Doyle (Tom French)

Musika: Dario Marinelli.

Sariak:

  • Epaimahaiaren saria (Donostia, 97).

  • Zinegile Berrien saria (Donostia, 97)

  • Gidoi onenari saria (Donostia, 97)

  • Fipresci – ko epaimahaiaren aipamen berezia (Donostia, 97).

Paddy Breathnach se especializó en documentales para la televisión irlandesa y realizó dos cortometrajes antes de realizar su primer largometraje, “Alisa”, con el que nos sorprendió hace tres años. Ahora vuelve a sorprendernos con esta desenfrenada comedia picaresca: El Crimen Des-organizado.

Git Hynes acaba de salir de la carcel y está en deuda con el gángster Tom French. Por ello, Git se ve obligado a recoger a Frank Grogan, ex -socio de Tom, acompañado de Bunny, un delincuente con problemas de faldas y carácter irritable. Pero las circunstancias harán que la turbulenta relación entre Git y Bunny se transforme en amistad.

Sobre un paisaje de colores fuertes e intensos (Irlanda) se presenta este film como encuentro entre el cine gangsteril y la comedia negra, destacando un muy atrevido guión.

Irlandar zinegile gazte hau telebistarako dokumentalak egiten ibili zen luzaroan, duela hiru urte, ” Alisa” bere lehen film bitxia egin zuelarik.Iazko Donostiako Zinemaldian , I Went Down bere bigarren (eta oraingoz azken) lanak nazioarte mailan ezagutzera eman zuen, ikuslego eta kritikarien harridura eta mirespena eskuratuz(jasotako sariak lekuko).

Git Hynes espetxetik atera berri da eta Tom French gangsterrarekin duen zorra ordaintzeko Frank Grogan, Tomen bazkide ohia, eta Bunny bere lagun ipurterrea taldekide hartu beharko ditu, hasierako hika-mika ugarien ondoren Git eta Bunnyren artean adiskidetasuna sortuz.

Kolore bizi eta indartsuz jantzitako paisaia irlandar honetan kokatzen du Paddy Breathnach zuzendariak istorio hau, gangsterren generoa eta komedia beltzaren arteko nahasketa bitxia; gidoi ausarta eta landua aipagarri.

 

Zerrendara itzuli

 

FILM LABURRA: EL SECDLETO DE LA TROMPETA (Esp. 1995) 18′

Zuzendaria / Gidoia: Javier Fesser.

Musika: Elvis Presley, Queen, The Beatles, Gipsy King, Louis Amstrong, Karina.

Muntaia: Javier Fresser.

Zerrendara itzuli

 

URRIAK 15

LA CAJA CHINA “Chinese Box” (Frantzia-Japonia, 1997) 112′

Zuzendaria: Wayne Wang

Gidoia: Jean-Claude Carriere.

Argazkia: Vilko Filac.

Musika: Graeme Revell.

Muntaia: Christopher Tellelfsen.

Aktoreak: Jeremy Irons (John), Gong Li (Vivian), Maggie Cheung (Jean), Michael Hui (Chang), Ruben Blades (Jim).

John, un periodista británico que lleva 14 años en Hong-Kong, una ciudad que y le fascina, sentimiento idéntico al que siente por Vivian. Ella es una hermosa camarera que espera que Chang , su compañero sentimental y uno de los hombres más ricos de la ciudad, la lleve al altar, decisión que este no se atreve a tomar a causa del pasado de Vivian.Con el fin de la colonia británica, los médicos le diagnostican una avanzada leucemia a John.Este se siente fascinado por Jean, una joven con la cara marcada y que sobrevive vendiendo en la calle.

En La Caja China el aclamado director Wayne Wang ( “Smoke“) narra una apasionada historia de amor en un marco poco habitual dentro del cine contemporaneo, el de un hecho histórico actual como es la devolución de Hong-Kong a China por parte de Gran Bretaña. Una historia apasionante y apasionada magnificamente protagonizada por Jeremy Irons y Gong Li.

John , Hong-kongen 14 urte daraman kazetari ingelesa da eta gero eta liluratuago dago, bai hiriarekin baita Vivian izeneko tabernari txinatarrarekin ere. Bien arteko harremana, ordea, ez da Johnek nahi bezalakoa, neska Chang enpresariarekin noiz ezkonduko zain baitago, horrela bere iragan iluna ezabatuko duelakoan. Hiria pil-pilean dago, urduritasuna da nagusi britaniar koloniaren berehalako amaiera dela eta; orduantxe izango du Johnek bere minbiziaren berri eta noraezean dabilelarik ezagutuko du Jean, aurpegia erreta duen neska.

Smoke lan ederrarekin arrakasta itzela eskuratu ondoren, amodiozko istorio apal bat kontatuz datorkigu orain Wayne Wang, bere jatorrizko Hong-Kong hiri zurrunbilotsu bezain erakargarrian girotua eta une historikoaren lekuko bihurtuz. Istorio gazi-gozoa, baina batez ere xamurtasun handiz kontatua, Jeremy Irons eta Gong Li ospetsuen interpretazioa, bikaina benetan.

Zerrendara itzuli

 

 

URRIAK 22

UN VERANO EN LA GOULETTE

Un été à La Goulette (Frantzia-Tunisia, 1996) 100′

Zuzendaria: Férid Boughedir.

Gidoia: Férid Boughedir.

Argazkia: Rober Alazraki.

Musika: Jean-Marie Senia.

Muntaia: André Davanture, Catherine Poiterin.

Aktoreak. Gamil Ratib (Hadj Beji), Mustapha Adouani (Youssef), Guy Nafat (Jojo), Ivo Salerno (Giuseppe), Amed Hedhili (Wassila).

En su segunda película(“Halfaouine“), el director tunecino Férid Boughedir narra en clave de comedia la historia de tres familias de diferentes credos, habitantes de la ciudad costera que da nombre al film, a finales de los años sesenta.

La historia tiene dos bases argumentales. Por un lado, la amistad de los tres padres de familia, musulman, judío de origen francés y un católico; y por el otro lado, la iniciación sexual de sus hijas adolescentes. El enfrentamiento llega cuando las chicas, dispuestas a perder su virginidad ese verano, eligen como compañeros de aventura a tres muchachos de otras razas (de las mismas, pero intercambiadas). La supuesta tolerancia tiene un límite: acepto al otro, pero fuera de mi casa.

Es una historia ligera, bien contada y distinta a la de todos los días, sin olvidar su marcado transfondo social.

Férid Boughedir zuzendari tunisiarraren bigarren lanean arrazismoaren gaia jorratzen da, besteak beste, baina ohiko gehiegikeria eta topiko astunak baztertuz. Izan ere, komedia kutsuz kontatzen dizkigu erlijio desberdinetako hiru familiaren arteko gora-beherak, frantziar kostaldeko herri txiki batean.

Kontakizunean bi ardatz nagusi bereizten dira. Batetik , hiru familia buruen arteko adiskidetasuna, musulmana, frantses jatorriko judua eta kristaua, hain zuzen ere. Bestetik , beren alaba gaztetxoak daude, haien harremanak finkatu eta sexualitatean murgildu nahian. Belaunaldi arteko gatazka berehala agertuko da, uda horretan mutiletan hasteko asmoz fede eta arraza ezberdinetako lagunak aukeratzen dituztenean.Helduen ustezko irekitasuna kolokan dago, jada.

Istorio atsegina dugu ikusgai, gizarte-arazoak eta konpromezua ikuslea aspertu gabe ager daitezkeela adierazten duen horietakoa.

Zerrendara itzuli

 

FILM LABURRA: TODOS OS LLAMAIS MOHAMED. (Espainia, 1998) 31′

Zuzendaria: Maximiliano Lemlke. Antzezleak: Hicham Malayo

Gidoia: Maximiliano Lemlke. Rachid Carhrissi

Argazkia: Pablo Santana. Ahmed El Abdellaomi

Muntaia: Julian M. Romo, Mostapha El Khmikhsi

Pepe Roncero. Mohamed Achongui

Zerrendara itzuli

 

AZAROAK 5

FUNNY GAMES (Austria, 1997) 103′

Zuzendaria: Michael Haneke. Susanne Lothar (Anna)

Gidoia:Michael Haneke. Ulrich Mühe (Georg)

Argazkia: Jürgen Jürges. Frank Giering (Peter)

Muntaia: Andreas Prochaska. Arno Frisch (Paul)

Musika:Walter Amann. Christoph Bantzer (Fred)

Monika Zallinger (Eva).

Sariak: Fipresci critikaren aipamena, Cannes 97.

Zilarrezko Hugo saria, Chicago 97.

Fipresci saria, Gante 97.

Acaban de empezar las vacaciones. Anna, Georg y su joven hijo Georgie parten para su bonita casa a orillas del lago. Fred y Eva, sus vecinos, han llegado antes que ellos. Al día siguiente, mientras Anna prepara la cena, aparece Peter, un joven huésped de los vecinos; pero, ¿Cómo ha podido entrar Peter en la casa?

Michael Haneke realiza películas que interrogan sobre la presencia y formas de violencia en las sociedades modernas, y todas ellas suscitan en el espectador reacciones violentas (favorables u hostiles).

Funny Games es una caricatura, una sátira salvaje sobre los psichothrillers y la violencia en los medios de comunicación; sus imágenes constituyen una de las más extremecedoras reflexiones sobre la violencia que el cine ha ofrecido en las últimas decadas, tán terrible como magnífica.

Oporrak hasi berri dira. Anna, Georg eta haien seme Georgie aintzira bazterreko etxe politera abiatuko dira. Fred eta Eva bizilagunak ere bertan daude. Hurrengo egunean, Annak afaria prestatu bitartean, auzokideen laguna den Peter bertan azalduko da, ustekabean; baina, nola lortu ote du Peterrrek etxean sartzea?

Michael Haneke zuzendari alemaniar gazteak gizarte modernoen baitan ernetzen diren bortizkeria motak aztertzen ditu bere filmetan, hauek guztiek ikuslearengan erreakzio gogorrak sortarazten dituztelarik (alde nahiz aurka).

Funny Games joku bat da (izenburuak dioen bezala), Psikothriller eta komunikabideetako bortizkeriari buruzko satira basati bat. Baina bere irudiek ikuslea erukirik gabe lepotik helduko dute, itotzeraino akaso, aspaldi honetako bortizkeriaren inguruko hausnarketa izugarrien eta gordinenaren bidez.

Zerrendara itzuli

 

FILM LABURRA: D. D. GENERATION (EH-1998) 10′

Zuzendaria: Fernando Caballero

Gidoia-muntaia: F. Caballero eta Iñigo Oliden

Argazkia: Patxi “Fosi”.

Aktoreak: Asier Hernandez, Amilcar Rivera, Enrique Biguri, Sara Lopez eta Manolo.

Zerrendara itzuli

 

AZAROAK 12

ED WOOD (EEBB, 1994) 124′

Zuzendaria: Tim Burton. Johnny Deep (Ed Wood)

Gidoia: Scott Alexander eta Larry Karaszewski. Martin Landau ( Bela Lugosi)

Muntaia: Chris Lebenzon. Sarah Jesska Parker (Dolores Fuller)

Argazkia: Stefan Czapsky. Patricia Arquette (Katy O´Hara)

Musika: Howard Shore. Vincent D´Onofrio (Orsosn Welles)

Lisa Marie (Vampira)

La película cuenta la etapa más importante de la carrera de Ed Wood, desde el momento en que desarrola una intensa amistad con un anciano drogadicto, hasta su película más importante, “Plan 9 from Outer Space“. Wood hizo films de bajo presupuesto, excéntricas y tecnicamente “chapuceras”, pero que se convirtieron en films de culto. Reunió un curioso grupo de personajes, desde la reina del terror en televisión hasta un voluminoso luchador sueco, un hipnotizador, un travesti intelectual…

Rodada en el blanco y negro de la época, años 50, en 68 localizaciones diferentes en el área de Los Angeles, incluídos algunos de los lugares originales en los que trabajó el propio Wood. Con un impresionante reparto encabezado por Jonny Deep y un magnifico Martin Landau (oscar por esta película)Tim Burton ha conseguido recrear convincentemente el misterioso mundo de Ed Wood.

Zabor-zinearen sortzailea omen, Z saileko zuzendia (azpikorik ez dago), munduko zinegilerik txarrena ere izendatu zuten Ed Wood gizarajoa, baita aldareetara igo ere (miseria gorrian bizi eta hil ondoren, noski) eta pertsonaia honen omenaldi-biografia egin du Tim Burtonek, – monstruo, zientzia-fikzio, telesail eta marrazki bizidunzale amorratuak ( Eduardo Manostijeras, Mars Attack...) -, zeluloidean idatzitako mirespen eta maitasun (erruki?) gutun bat bailitzan.

Garai hartako txuri-beltzean errodatua Los Angeles inguruko 68 kokapenetan, Wood berak bere filmetan aukeratutako batzuk horien artean. Burton zinez saiatu da lan honen bidez, fantasiaz eta emakume arropaz jantzitako “maisu”aren larruan sartzen, eta lortu badu, neurri handian zor dio antzezleen aukeraketa bikainari eta hauen lan ederrari, Jonny Deep eta Martin Landau ( Bela Lugosiren antzezpen ikaragarria) nabarmenduz

Zerrendara itzuli

 

AZAROAK 26

LA INFANCIA DE IVAN.

T. O.: Ivanovo Detstvo (Sobietar Batasuna, 1962) 100′

Zuzendaria: Andrei Tarkovski. Kolia Burliaiev (Ivan).

Gidoia: V. Bogomolov eta M. Papava. V. Zubkov

Argazkia: V. Yasov. E. Zharikov.

Musika: V. Ovchinnikov. S. Krilov.

Sariak: Urrezko Lehoia (Venezia, 1962).

Hijo del poeta Arseni Tarkovski, al ser abandonado por su padre a los 3 años, pasa la infancia rodeado de mujeres: su abuela, su madre y su hermana. Estudia pintura, música, árabe y geología; en 1954 ingresa en la prestigiosa escuela de cine de Moscú (V.G.I.K.). Andrei Tarkovski dirigió 7 films entre los que destacan Andrei Rubliov, El Espejo, Stalker y su primer largometraje: La Infancia de Ivan.

A los 12 años Ivan pierde a sus padres y su hermana por culpa de la Segunda Guerra Mundial. Rápidamente decide ayudar al ejercito de su país, cumpliendo con éxito misiones importantes en la retaguardia del enemigo.

Su admirado realizador Ingmar Bergman opina que “Tarkovski es para mí el más grande, el único que inventó un nuevo lenguaje, fiel a la naturaleza del cine, como si captara la vida como un reflejo, como un sueño”. La poética del cine de Tarkovski se basa/obsesiona en los cuatro elementos: agua, tierra, fuego y aire; sus largos planos de calculada lentitud y nuestra inocente imaginación.

Bere aitak, Arseni Tarkovski poetak, 3 urte zituela utzi ondoren emakumez inguratuta pasa zuen haurtzaroa. Pintura, musika, arabiera eta geologia ikasi zuen eta Moskuko zine eskola ospetsuan sartu zen 1954an. Andrei Tarkovskik 7 film burutu zituen, horien artean, Andrei Rubliov, Ispilua, Stalker eta Ivanen Haurtzaroa (bere lehen luzea) aipagarrienak.

12 urte dituela, gurasoak eta arreba txikia galtzen ditu Ivanek Bigarren Mundu-Gerra dela medio. Berehala bere herialdeko armadari laguntzeari ekingo dio, lanbide garrantzitsuak arrakasta osoz burutuz etsaiaren erretagoardian.

Berak hainbeste miresten duen Ingmar Bergman zinegileak zera dio: “Tarkovski handiena da, zinearen izaerarekin bat datorren mintzaira berria asmatu zuen bakarra, bizitza islada bat bailitzan jasoz, amets gisa irudikatuz”. Tarkovskiar poetika oinarrizko lau elementuetan, ura, lurra, sua eta airean, alegia, oinarritua da; halaber, ondo neurtutako plano arras luzeak eta geure irudimena sartzen ditu jokoan.

Zerrendara itzuli

 

ABENDUAK 3

FOTOGRAFIANDO HADAS

T.O.: Photographing Fairies (Britainia Handia, 1997) 106′

Zuzendaria: Nick Willing. Toby Stephens (Charles Castle)

Gidoia: Nick Willing eta Chris Harrald Emily Wolf (Linda)

(Steve Szlilaggi-ren nobelan oinarritua). Ben Kingsley (Rev. Templeton)

Argazkia: John de Borman. Frances Barber (Beatrice Templeton

Musika: Simon Boswell. Philip Davis (Roy)

Muntaia: Sean Barton.

La trama de Fotografiando Hadas (opera prima del director británico Nick Willing) es sencilla pero capaz de evocar sentimientos complejos y atemporales. El fotógrafo Charles Castle pierde a su esposa al día siguiente de contraer matrimonio. A partir de ese momento, su vida carece de sentido. La aparición de la misteriosa Bea Templeton , quien le mostrará una fotografía no trucada en la que aparecen unas hadas, le pondrá en contacto con un universo mágico y “real” que dará un atisbo de esperanza a su vida.La gélida vida urbana y profesional de Charles Castle se ve sustituida por el calor del bosque, por el hechizo de lo fantástico.

Fotografiando Hadas atesora magníficos momentos de cine, muy cuidados formal y esteticamente, confirmándonos una vez más el ingotable poder de sugerencia de una imagen.

Istorio xume, liluragarri eta sentibera da Nick Willing britainiarrak Photographing Fairies (” Maitagarriei argazkiak egiten”) bere lehen lan luzean eskeintzen diguna, zentzumenak piztu eta bizipen sakon eta denboraz gaindikoak sorrarazten dituen istorioa.

Charles Castle argazkilariak emaztea galduko du ezkon biharamonean eta honen ondorioz bere bizitzak zentzua galduko du. Halako batean, maitagarriak agertzen diren amarrurik gabeko argazki bat erakutsiko dio Bea Templeton emakume misteriotsuak eta gertaera honek irudimenezko mundu xarmangarri eta “erreal” batean barneratuko du, bere bizimodu iluna nolababait argituko duena.

Ukaezinak film honek ematen dituen zine une ederrak, ikuslearen gozagarri. Izan ere, irudi on batek gauza asko iradoki ditzake.

Zerrendara itzuli

 

FILM LABURRA: CAFÉ Y CIGARRILLOS IV

Zerrendara itzuli

 

ABENDUAK 17

DESPABILATE AMOR

(Argentina, 1996) 98′

Zuzendaria: Eliseo Subiela Dario Grandinetti (Ernesto).

Gidoia: Eliseo Subiela Soledad Silveira (Ana)

Argazkia: Daniel Rodríguez Juan Leyrado (Ricardo)

Muntaia: Marcela Sáenz Marilyn Solaya (Vera)

Musika: Martin Bianchedi. Gustavo Garzón (Patricio)

Emilia Mazer (Silvia)

Nostagias del pasado con ilusiones del presente se entrecruzan en el reencuentro de Ernesto, Ricardo y Ana, viejos amigos que no se veían desde hace 25 años. Mientras, en segundo término, treinta años de historia argentina desfilan , vía TV, ante los ojos de una abuela cuya reacción ante los mismos, sólo con gestos, ahorra cualquier comentario.

Los guateques, la compra de preservativos, los primeros escarceos amorosos, la revolución cubana, el exilio y el retorno se suceden, con repentinos toques de humor.

<font face="Arial, sans-seri

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.