Urtarrilak 28: “La señora Jesus Mari” film laburra, eta “Una pasteleria en Tokio” filma

XV.Gau Laburreko aipamen berezia: “La señora Jesus Mari” film laburra, eta “Una pasteleria en Tokio” filma.

la sra jesus mari

eta ondoren…

Una pasteleria en Tokio

An (Japonia) 113´

Una-pasteleria-en-Tokio

Zuzendaria: Naomi Kawase

Gidoia: Naomi Kawase

Fotografia: Shigeki Akiyama

Musika: David Hadjadj

Aktoreak: Kirin Kiki (Tokue), Masatoshi Nagase (Sentaro), Kyara Uchida (Wakana), Miyoko Asada (dendaren jabea), Etsuko Ichihara (Yoshiko).

Sariak:

Cannes 2015: Sail ofiziala (Un Certain Regard)

Seminci (Valladolid) 2015: Sail ofiziala

 

Egunero egunsentian, Sentaro bere dorayakiak lantzen bukatzen ari da, saltzaile moduan lan egiten duen gozodendan. Neska ikasle talde bat ari da bertan gosaltzen eta haiek artatzen ari da. Baina juxtu egun horretan, Sentarok ustekabeko bisita jasotzen du: Tokue atsoak laguntzaile postua hartu nahi du. Bere aurpegian urte asko dituela antzematen da eta bere eskuak ere zahartuta daude baina, hala ere, Tokuek beti amestu izan du gozodenda batean lan egitearekin eta, hori lortzeko, curriculum gisa bere nagusia izango denak oso gustukoa izango duen leka-ore bat uzten du.

Una pasteleria en Tokio (An da bere jatorrizko izenburua) Naomi Kawase zinegile japoniar ospetsuaren azkeneko filma da. Filmak hasieratik utziko ditu agerian hurrengo 113 minututan aurkeztuko dituen ezaugarriak: erritmo geldia, pertsonaien karakterizazio sakona, ipuinaren antzeko kontakizuna eta, batik bat, ikuslea liluratzea lortzen duen giro intimoa.

Una pasteleria en Tokio filmak erraztasunez hurbiltzen du ikuslea bere kontakizunera eta, hori lortzeko, Kawase zuzendaria zintzoki oinarritzen da Durian Sukegawa idazlearen eleberrian. Filma ez da negar asko egitekoa baina, era berean, ez da arina; Tokueren historia argi dago egituratuta, handikeriarik gabe, garapen klasikoarekin baina ez gauzak aurreikusteko modukoa, eszena bakoitzak beti duelako zerbait berria eskaintzeko. Pertsonai bakoitza ongi zehaztuta dago, ez dago ezer soberan eta, era berean, ez da ezer faltan botatzen. Kawasek ihes egiten du iragan iluna eta errealitate tristea erakusteko topikoetatik; ez du gauzak oso agerian utzi nahi baina ez du beharrezkoak ez diren azalpenak edo flash-backak eman nahi. Zinegileak ikusten ez denarekin sentsibilizatu nahi du ikuslea bere protagonisten erreakzioak gehiegi azaldu gabe; hori horrela eginez zuzendariak bere filma emozioen uholde bikaina bihurtzea lortzen du.

Fotogrametan ageri diren dorayakiak baino gozoagoa, Una pasteleria en Tokio filma oso poliki jan behar den gozokia da, modu horretan bakarrik dasta baititzake ikusleak Kawase zuzendariak bere lanean eskaintzen dituen xehetasun guztiak. Filmaren bukaeran, ikuslea aurpegian belarritik belarrira doan irribarrea duela konturatuko da.

(Alvaro Casanova. 2015eko azaroaren 5ean. http://www.cinemaldito.com/una-pasteleria-en-tokio-naomi-kawase.)

 

Sentaro, el gerente de una pastelería en el centro de Tokio, se enfrenta a una simpática pero extraña anciana en busca de trabajo llamada Tokue. Tokue se ofrece a ayudar a Santaro, ya que tiene una habilidad especial para hacer dorayakis (pastelitos rellenos de salsa de frijoles rojos dulces llamados “an”). Gracias a su receta secreta, el pequeño negocio comienza a prosperar. Con el tiempo iniciarán una relación basada en mucho más que la comida de la calle y no dudarán en abrir su corazones y mostrar sus viejas heridas. El filme, que dura 113 min, está dirigido y escrito por Naomi Kawase, basado en la novela super ventas de Durian Sukegawa y protagonizado por Kirin Kiki, Miyoko Asada y Etsuko Ichihara.

http://www.caramelfilms.es/site/videos/una_pasteleria_en_tokio

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.