“40 aniversario” film laburra, XV.Gau Laburreko irabazlea. Corto ganador de XV.Gau Laburra.
eta ondoren…
EL CLUB
(Chile) 98´
Zuzendaria: Pablo Larraín
Gidoia: Guillermo Calderón, Daniel Villalobos, Pablo Larraín
Fotografia: Sergio Armstrong
Aktoreak: Roberto Farias, Antonia Zegers, Alfredo Castro, Alejandro Goic, Alejandro Sieveking, Jaime Vadell, Marcelo Alonso
Sariak:
2015: Berlingo Zinemaldia: Epaimahaiaren saria
2015: Donostiako Zinemaldia: Sail ofiziala (“Horizontes Latinos”)
2015: Mar de Plata Zinemaldia: Gidoi onena, eta aktorea (Castro, Farías, Vadell, Goic)
2015: 4 Fénix sari: Zuzendari, gidoi, aktore (Alfredo Castro) eta film onena
Lau gizon batera bizi dira, kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean. Iraganean egin zituzten bekatuak garbitzeko bidali dituzte hara. Diziplina gogor baten mendean bizi dira, zaintzaile erne baten begiradapean. Baina bosgarren gizon bat iristean, haien errutinaren egonkortasun hauskorra etengo da. Iritsi berriak duela gutxi galdu du bere izen ona, eta haiek ustez atzean utzitako iragan bat ekarriko du berekin.
Cuatro hombres conviven en una retirada casa de un pueblo costero, bajo la mirada de una cuidadora. Los cuatro hombres son curas y están ahí para purgar sus pecados. La rutina y tranquilidad del lugar se rompe cuando llega un atormentado quinto sacerdote y los huéspedes reviven el pasado que creían haber dejado atrás.
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 63. ZINAMALDIA. HORIZONTES LATINOS. PABLO LARRAÍN.
“ELIZAK BELDUR HANDIAGOA DIO PRENTSARI INFERNUARI BAINO”
Ez die muzin egiten gai arantzatsuenei. Txileko Elizako hainbat kideren sexu gehiegikeria kasuetan oinarriturik ondu du “El Club” gordin eta aparta. Horizontes Latinos saila ireki du, Berlinalen saritua izan ostean.
Berlinalen epaimahaiaren sari nagusia esjuratu zuen El Club-ek. Non aurreko filmarekin ere laudorioak jaso zituen nonahi Pablo Larraín txiletarrak (Santiago, 1976). Ordukoan, aurreko veste bi lanetan bezala, Pinocheten diktadurapeko errealitate makurrari erreparatu zion. El Club-en Txileko elizgizonen pederastia kasuek utzitako lorratzak ditu erakusgai, modu asaldatzaile bezain inplizituan.
Eman al dizue inolako erantzunik Elizak?
Ez, Elizak ignoratu egiten zaitu zuzenean. Hitz egingo balu, ikusgarritasuna emango liguke, eta hori okerragoa gertatuko litzaioke. Ez, ez du deus esaten. Eta Txilen bakarrik ez, lepoa jokatuko nuke Espainian edo veste herrialdeetan ere ez duela ezer esango. Elizak beldur handiagoa dio prentsari infernuari baino.
Eliza da ezagutu duzun klub boteretsuena?
Bai, hor nonbait. Klub batek kideak eta arau hertsiak ditu, eta halaxe ditu Elizak.
Baita Frantsisko aita santuaren Eliza berriak ere?
Baita hark ere. Umilagoa azaldu nahi du, eta sinestunetik hurbilagokoa, baina klub bat da oraindik ere. Ez da erraza ia 2.000 urteko istorioa iraultzea.
Gizarteko gai mimberei erreparatzen diezu, eta busti egiten zara. Zinema kontzientziak astintzeko tresnatzat duzu?
Ulertzen dut galdera, baina ematen duen baino espontaneoagoa izaten da gaiaren tratamendua. Ez dasukat antolaketa politiko bat neure buruan, nahiz eta nire filmak ikusita zaila den sinesten. Pixkanaka sortuz doazen istorioak dira, eta euren bidea hartzen dute. Oraintxe Neruda izeneko filmarekin ari naiz lanean, eta ez dakit zer arraiogatik, baina polizia thriller moduko bat atera zait. Nire lan guztietan konstante bat agertzen dela konturatzen naiz: inpunitatea.
Boterea dutenena?
Bai, jakina, boterea duenak beti du ahalmena inpunitatea lortzeko, ondokoak isilarazteko. Eta hori azaltzen da nire filmetan. Azkenean, edozein film keinu politiko bat da, ezinbestean, nahiz eta munduko filmik arinena edo baldarrena izan. Film batek beti eragiten dio gizatasun molde bati, eta, ezinbestean, politikotasuna dakar horrek. Horregatik, hobe da errealitatea ezagutzen saiatzea, ez bizkar ematea, aurrez-aurre begiratzea, eta, zentzu politikoa eman behar zaionez, ahalik eta egokien ematea.
Aktoreen lana oso da azpimarragarria eta sinesgarria zure filmetan. Ez diezu gidoi osoa ematen, atalez atal baizik. Zergatik?
Arrazoi desberdinengatik. Lehenik eta behin, gidoia ez dugulako izaten idatzia, idatziz goazelako baizik [barreak]. Eta, bestetik, gustatzen zait beraien pertsonaiaz ez dezaten askorik jakin, eta ezta veste pertsonaiez ere. Horrek konfiantza berezi bat sortzen du aktoreen eta gure artean, eta erabat kokatzen ditu presentean, ez baitakite nora doazen. Denbora geratu egiten da, eta kamera aurreko lehen toma ziur aski erridikulua izango da, eta bigarrena ere bai, baian pertsonaia sortuz eta haziz doa, eta, azkenean, oso sinesgarria egiten da, erreala. Egia oso indartsu bat azaltzen du. Egiazkotasun hori presente horretatik dator. Egin ditut filmak beste era batean ere, sekuentziak eta pertsonaiak oso landuak izanik, baina orain método hau erabiltzen dut, eta gustazen zait.
Gai garratza izanagatik, umore ukitua badu, edo izan dezake behintzat filmak. Aurkezpeneko emanaldian jendeak dezente barre egin zuen…
Umoreak hori dauka. Jendeak barre egiten du agian barre egin behar ez lukeen gauzez. Barrea eragiten du, baina gero jendeak zalantzan jartzen du barre egin behar ote zuen… Mekanismo hori oso interesgarria da. Barre egiten du, gaizki sentitzen da, epaitu egiten du, bere burua epaitzen du… hora umoreak eragiten duen ariketa bakoitzarengan. Badago umore orokorrago bat, denek barre egiten dutena. Baina umore morala desberdina da, bakoitzak dituen bizipenen araberakoa, ondokoak barre egin dezake, eta zuk ez, edo alderantziz.
Hasieratik argi berezi bat dauka filmak, urdina izanagatik itogarria… Zergatik?
Gidoia, pertsonaiak, garrantzitsuak dira filmean, baina baita giroa eta atmosfera ere. Nola ikusten den filma, eta nola sentitu. Zinema azal poroetatik ere sartzen da. Estetika eta ingurune narrativo berezi bat bilatu genituen, istorioarekin sinkronian egon zedin giroa. Askotan gertatzen da pelikulek tonu desberdina izatea istorioan eta atmosferan… giro lurrintsu bat dago gure pelikulan, oso definitu gabea, angustiara bideratzen zaituena. Hori lortu nahi genuen.
Eta baita topatu ere. Nola?
Optika sobietar zahar bat erabili genuen, 1960ko hamarkadakoa, eta filtro asko erabiliz. Garai batean film bakoitzak kolore eta ehundura propio bat izaten zuen, nork bere herrialdekoa, eta horeek bazuen lotura zeluloidea tratatzeko moduarekin. Negatiboek ehundura geopolitiko bat zuten ia-ia. Hori bukatu egin da. Gaur egun ehundura bera dute ia film guztiek, erabiltzen den teknologia ia berbera delako. Zinema homogeneizatu egiten du horrek.
HBO katearentzat Prófugos seriea zuzendu zenuen. Ados al zaude zinemarik onena telebistarako serietan eta bereziki HBO katean egiten dela diotenekin?
Ez. Telebistako serietan hasi dira zinemako hainbat erraminta erabiltzen, eta hori ondo dago, baina gauza batzuk zinemaren lengoaiaz bakarrik azal daitezke. Irudikatzen duzu Boyhood filma telebista serie batean? Horrez gainera, zinemak badu errituen zera bat; denok elkarrekin ikusten dugu filma zinema aretoan; neurri batean, meza baten moduko zerbait da, zerbait kolektiboa, eta hori ederra da.
Pablo Larraín: “El Club´ está hecha para levantar susceptibilidades”
. El cineasta chileno indaga en las almas de curas pedófilos en un filme que ganó en Berlín
“Y vio Dios que la luz era buena, y separó a la luz de las tinieblas”, dice el versículo cuatro del primer capítulo del Génesis. Pero por desgracia, quienes deberían de velar por esa separación, porque al fin y al cabo son los guardianes de la religión católica, los sacerdotes, en algunos casos producen ellos mismos las penumbras. Ese versículo se lee al inicio de El club, de Pablo Larraín (Santiago de Chile, 1976), una película a caballo entre el drama y el thriller que describe la vida de unos curas con pasados pedófilos, de una monja que les cuida, sacerdotes escondidos por la jerarquía católica en un pequeño pueblo costero.
Hace ocho meses que El club ganó el Gran Premio del Jurado en Berlín, y cuatro desde su estreno en Chile. “Creo que han entendido mi película, pero es un cine hecho para levantar susceptibilidades, y más en mi país”, explica el director chileno, el realizador de Tony Manero y candidato al Oscar con No. “Siento que ahora hay un interés por mi trabajo, y que la película ha calado”.
También es cierto que en Chile ha habido acusaciones contra sacerdotes muy conocidos. “la semana pasada se descubrió que el responsable de la Iglesia chilena y su predecesor en el cargo habían orquestado todo un sistema de encubrimiento de curas. La película de repente se convierte en un objeto más político de lo que me hubiera gustado. Hoy, el cine nunca puede ser de denuncia. Yo no quiero cambiar cosas, quiero enseñarlas”, asegura Larraín, que aun así se enerva ante la huida de la Iglesia de la justicia civil. “No lo dicen así, pero se entiende que creen que solo tienen que rendir cuentas ante Dios y no ante los hombres. Muchos no pensamos así, la sociedad laica, nos soliviantamos. En el fondo, hay sacerdotes que no tienen compasión por las víctimas, incluso por sus víctimas”. Larraín a continuación se hecha a reír. “Pero de verdad yo vine para conversar sobre cine y no sobre esto”. Él quiere hablar de perturbación, de una energía cíclica “que provoca que haya humor, que el espectador se cuestione si es apropiado reírse de algunas cosas o no”. A sus personajes los deja en esa penumbra, “un invierno mental”, que acentúa con una fotografía brumosa, “el arma del que nace el tono”. Y acaba imponiendo su propia sinopsis: “En realidad, El club es cómo un grupo de hombres lidia con el perdón, que nunca les llegará porque no lo tienen en su interior”.
El año de Larraín ha sido movido. Tras el estreno de El club, ha rodado Neruda, cuenta la fuga a finales de los años cuarenta del entonces senador Pablo Neruda cuando el presidente de Chile ilegalizó el Partido Comunista. Y en esa huida escribe Canto general. “Ha sido un rodaje larguísimo. Ahora mismo está en montaje. Me tiene fascinado, porque no sé qué va a pasar con una película tan política como poética. Es el momento en que Neruda arma su leyenda literaria y humana. Encarar a Pablo Neruda da miedo, pero al igual que los temas que he tocado antes, y no me ha ido mal”.
FILMOGRAFÍA
DIRECCIÓN
- 2015 El club
- 2012 No
- 2011 Prófugos
- 2010 Post mortem
- 2008 Tony Manero
GUIONISTA
- 2015 El club
- 2010 Post mortem
- 2008 Tony Manero
PRODUCCIÓN
- 2013 Crystal Fairy & the Magical Cactus and 2012
- 2013 Gloria
- 2012 Joven y Alocada
- 2011 4:44 Last day on earth
Informazio gehiago / Más información en:
http://www.caramelfilms.es/site/fichas/el_club
http://www.blogdecine.com/criticas/el-club-siniestra-y-estremecedora