Gaia
Librea.
Iraupena
Gehienez 15 minutukoa izan behar du.
Izen-Ematea
2025ko urriaren 1tik 5 arte. Lehiakide bakoitzak nahi beste film aurkez ditzake, beti ere, aurretik lehiaketa honetan film horiek proiektatuak izan ez badira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar jaialdiak irauten duen artean antolakuntzari erreprodukzio eskubideak uztea.
Esparrua
Lehiaketa honen esparrua nazionala da.
Urtea
2024/10/01etik 2025/10/01era egindako film laburrak aurkeztu ahal izango dira.
Generoa
Lehiaketa honetan fikziozko, animaziozko, dokumental-erako edo experimental-erako laburmetraiek parte hartu ahal izango dute. Bideoklip-ak edo lan publizitarioak ez dira onartuko.
Hizkuntza
Filmak soinudun zein mutuak izan daitezke eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke. Hizkuntza, lehiaketako bi hizkuntza ofizialetako bat ez bada (euskara edo gaztelera), ezinbestekoa izango da laburmetraiak, azpitituluak aipatutako bi hizkuntza horietako batean dituela bidaltzea.
Bidalketa
Plataforma digital honen bitartez (urriaren 1etik 5 arte):
Edo: goieniz@gmail.com helbidera bidalita.
Hautaketa
Obren hautaketa eta emanaldien programa batzorde batek gauzatuko du. Batzorde honek aldez aurretik izena emandako film guztiak ikusiko ditu.
Emanaldia
Emanaldia 2025ko abenduaren 27an izango da, Beasaingo Usurbe antzokian
GOIENIZ ZINEKLUBAk ahal duen arreta guztia jarriko du proiekzioan, baina ez du bere gain hartuko proiekzioan gerta litekeen ustekabeko edozein gorabehera
Sariak
Ikusleen saria. 300€ + oparia
Goieniz saria. 300€
Bi sariak proiekzioaren egun berean emango dira.