K Sariak 21. Film labur sarituen emanaldia

Irudia

Saio honetan 2021ean zehar “K” saria jasotako 4 film labur ikusi ahal izango ditugu.

Zer dira “K” sariak?

“K” sariak zineklub eta zinemaldien arteko lankidetzaren emaitza dira. Batzuek zein besteek zinematografia desberdinak zabaldu nahi dizkiogu ikusleari, eta sari hauen bidez jaialdien eta haien proposamenen oihartzuna beste eskualde batzuetara zabaltzea lortuko dugu, gure publikoak zabalduz. Gure inguruan egiten den jaialdi bakoitzean film labur bat saritzea da proposamenaren oinarria.
“K” sarien sorrera Nazioarteko Zineklub Federazioaren “Don Quijote” sarietan oinarritzen da, non nazioarteko jaialdi desberdinetan zineklubetako kideek osatutako epaimahai batek zinemaldiko film bat saritzen duen. Esperientzia horretan oinarrituta zinekluben sarea ehuntzen joateko antzeko ariketak egitea oso eraginkorrak direla ondorioztatu genuen eta maila lokalago batean martxan jartzea erabaki. Horregatik eman diegu K izena “On Kixote” sarien senide txikia delako.
Proiektuaren bultzatzaile Donostiako Kresala, Beasaingo Goieniz, Azkoitiko Matadeixe-Zinetogram, Urretxu-Zumarragako Butak 21 eta Errenteriako Ozzinema zineklubak dira. Era berean inguruko zineklub eta zine eragile guztiei ateak zabaltzen dizkie proiektuan parte hartzeko.

2021-eko ekitaldian 5 zinema jaialdik hartu zuten parte: Animadeba, Zeinu hizkuntzan egindako filmen zine jaialdia, Donosskino, Zinetika eta Amua In-Edit.

2022-eko ekitaldian 9 zinema jaialdiren partehartzea izango da, Surf film festibal, Huezinema,
Animadeba, Zeinu hizkuntzan egindako filmen zine jaialdia, Donosskino, Zinetika, Amua In-Edit,
Hator Hator eta Gau Laburra. Jaialdi hauetako bakoitzean zineklub desberdinetako kideek
osatutako epaimahai batek zinekluben sarean ibilbidea egitea merezi duen film bat aukeratuko
dute, horretarako zineklubak oinarritzen diren balioak kontuan izango dituzte, kalitatea, desberdintzea, originaltasuna, …
Saridun bakoitzak Egingelak, Iker Babace eta Asier Arizkorretak osatzen duten disziplina anitzeko sortzaile eta irakasle kolektiboak, sortutako K forma duen 20 cm-ko garaikur bat jasoko du. Aurten K sarien sarea zineklubetatik haratago joango da, Oñati, Mendaro eta Hondarribiko udalen laguntzari esker herri horietan K sarien erakustaldiak izango dira. Saio hauetan jaialdietan sarituak izan diren lanak ikusi ahal izango dira, zinematografia desberdinen printzak herrialde osora zabalduaz.

Informazio gehiago:

K Sariak 2022 eskuorria

En esta proyección vamos a poder ver los cortos galardonados con el premio “K” durante el año 2021.

¿Qué son los premios “K”?

Los premios “K” son fruto de la colaboración entrecineclubs y festivales de cine. Tanto unos como otros queremos difundir diferentes cinematografías y a través de estos premios conseguiremos que el eco de los festivales y sus propuestas se extienda a otras regiones, ampliando de esta manera nuestros públicos. La base de la propuesta es premiar un corto en cada festival que se celebre a nuestro alrededor.
La creación de los premios “K” se basa en los premios “Don Quijote” de la Federación Internacional de Cineclubs, en los que, en diferentes festivales internacionales, un jurado compuesto por cineclubistas premia una película del Festival. Tomando esto como base decidimos ponerlo en marcha a nivel local. El nombre viene de los premios “Don Quijote”, que en euskera se dice On Kixote. Siendo el hermano menor lo hemos dejado solo en “K”.
Los cineclubs impulsores son Kresala de Donostia, Zinetogram de Azkoitia, Goieniz de Beasain, Butak21 de Urretxu-Zumarraga y Ozzinema de Errenteria. Del mismo modo las puertas están abiertas a cualquier otro cineclub o agente que quiera colaborar.

La edición de 2021 contó con la participación de cinco festivales de cine: Animadeba, Festival de Cine en Lengua de Signos, Donosskino, Zinetika y Amua.
La edición de 2022 contará con la participación de nueve festivales de cine que se celebran a nuestro alrededor: Surf Film Festival, Huezinema, Animadeba, Festival de Cine en Lengua de Signos, Donosskino, Zinetika, Amua In-Edit, Hator Hator y Gau Laburra. En cada uno de estos festivales un jurado compuesto por cineclubistas elegirá una película, teniendo en cuenta los valores en los que se basan estas asociaciones, la calidad, la diferenciación, la originalidad, etc.
Cada uno de los premiados recibirá un trofeo de 20 cm. con forma de K creado por Egingela, colectivo multidisciplinar formado por los creadores/profesores Iker Babace y Asier Arizkorreta.
Este año la iniciativa llegará a municipios donde no hay cineclubs como son Mendaro u Hondarribia.
Gracias a los acuerdos obtenidos con dichos ayuntamientos, pinceladas de las programaciones de los festivales se podrán ver a lo largo y ancho de nuestro territorio.

Más información:

Tríptico K Sariak 2022